EZ DU AURRERA EGIN ERLIJIO-IKASGAIA MURRIZTEKO LEGEAK

Ez du aurrera egin erlijioko irakasgaia estatu-mailako oinarrizko araudian ezarritako aginduzko gutxieneko eskola-zamara murrizteko Foru Lege Proposamenak

PSNren abstentzioak eta Navarra Sumaren aurkako botoak Hezkuntza Batzordearen irizpena atzera bota dute, I-Eren legegintzako ekimenari amaiera emanez

Hezkuntza Batzordeak baztertu egin du gaur erlijioaren irakaskuntzari eta haren ordezkoei buruzko Foru Lege proposamenaren artikulu bakarra eta edukiz hustu du I-Eren legegintzako ekimenaren irizpena, pasa den urriaren 31n ospatutako Osoko Bilkuran aintzat hartua Navarra Sumaren aurkako botoarekin eta gainerako taldeen babesarekin. PSN abstenitu denez gero, ez dira nahikoak izan Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoak.

Izquierda Ezkerrak aurkeztutako Lege proposamenaren helburua zen 2020/2021 ikasturtetik hasita erlijioko irakasgaia eta haren ordezkoak estatu-mailako oinarrizko araudian ezarritako aginduzko gutxieneko eskola-zamara murriztea (bi ordu izatetik ordu batera).

Artikulu bakarra baztertu aurretik, Navarra Sumak Geroa Baik aurkeztutako zuzenketa baten aldeko botoa eman du, zeinak zehazten baitzuen lan kontratu zehaztugabea duten erlijio irakasleen aurrekontu plantilla eta plantilla organikoa mantentzea. Honela, ikasgai honen gainean egiten diren araudi edo lege aldaketek ez lukete kolektibo honen “lanpostu galtzea edo kontratuen murriztea” suposatuko.

Helburu horrekin, eta zehaztutakoa datorren ikasturtean ezarri ahal izateko, PSNk zuzenketa bidez proposatzen zuen 15 egun naturaleko epea jartzea, 46/2015 eta 51/2014 Foru aginduak aldatzearen bidez, ezagutza esparru bakoitzari gutxieneko saio kopuru bat (minutuka) ezartzeko, bai Bigarren Hezkuntzan bai Lehenengoan. Soberan dauden orduak ikastetxeen esku geldituko lirateke, edozein kasutan beren programa propioak eta hobetze planak garatzeko, “eskola porrotaren prebentzioa lehenetsiz beti ere”.

Ildo horretan, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren zuzenketa bat eztabaidatu da, Hezkuntza Departamentuak hiru hilabeteko epean zehaztu zezan erlijioaren ordez eskainiko zen ikasgaiaren ordutegi eta kurrikuloa. Proposatzen zen ikasgai hori “hezkuntza hiritarrera, afektibo-sexualera, elkarbizitzara, berdintasunera eta indarkeria-ezara” bideratzea.

Babes faltagatik eta gehitzeko beste zuzenketa bat aurkeztu izanagatik, atsedenaldi bat eskatu da testu alternatibo bat adosteko, baina ez du aurrera egin. Jarraian, artikulu bakarra bozkatu da eta hau baztertzearekin Lege proposamena irizpenik gabe utzi da eta Osoko Bilkurara eramateko aukera galdu da. Navarra Sumaren aurkako botoak eta PSNren abstentzioak I-Eren legegintzako ekimenaren izapidetzeari amaiera eman dio.

Ez da erlijioko irakasgaia murrizteko saiakera egiten den lehen aldia. 2018ko ekainaren 21ean, orduan irakurketa bakarrean, Parlamentuko Osoko Bilkurak atzera bota zuen EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak sustatutako ekimena. Kasu honetan bezala, PSNren babesa ez zen nahikoa izan Navarra Sumaren eta Geroa Bairen aurkako botoak gainditzeko.

Kasu honetan, Izquierda-Ezkerrak zioen azalpenean zioenez, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak egin zizkion aldaketen ondoren, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak xedatzen zuen 18. artikuluan, Lehen Hezkuntzarako; 24. eta 25. artikuluetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako, eta 34. bis eta ter artikuluetan, Batxilergorako– erlijioa hezkuntza-maila horietako berariazko irakasgaien artean irakatsiko zela; bigarren xedapen gehigarriaren arabera, “eskaintza hori ikastetxeentzat nahitaezkoa eta ikasleentzat borondatezkoa izanen da, erlijio katolikoaren kasuan”.

Aipatzen zen arau horiek garatzea eta aplikatzea eta irakastorduak ezartzea autonomia erkidegoei zegokiela; Nafarroako Foru Komunitatearen kasuan, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluak aitortzen dizkion eskumenak baliatuz.

Patricia Fanlo (PSN) buru izan duen saioan egon dira Isabel Olave, Iñaki Iriarte, Pedro González, Javier García, Elena Llorente, Raquél Garbayo (Navarra Suma), Jorge Aguirre, Carlos Mena (PSN), María Solana, Jabi Arakama (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E).

Iturria: Nafarroako Parlamentua

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s