¿HALLOWEEN EUSKAL OHITURA?

Azken urteotan behin baino gehiagotan aditu izan dugu Halloween delako besta aspaldidanik Euskal Herrian ospatu izan dela. Horren harira, hausnarketa batzuk egin nahiko genituzke.

Egia da mendeetan zehar, euskaldunek Animen Eguna ospatu egin izan dutela eta gaur egun ere ospatzen dutela, hau da, Santu Guztien Egunaren ondoren, Hildako guztien oroimena egiten da eta, horrekin lotuta, hainbat ospakizun, kanta, otoitz eta ohitura sortu egin da. ¿Baina hau guztia eta Halloween gauza bera ote da?

Paternain, Santu Guztien Eguna 2008. Euskomedia.

Gabriel Imbuluzketa kazetari baztandarraren arabera (Cuestaciones infantiles en Todos los Santos y día de Difuntos en Baztan-Bidasoa. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 61., 1993), Baztan eta Bidasoan, Santu Guztien Egunean, arratsaldez, eta Hildakoen Egunean haurrak eliza eta hilerri ingurutik agertzen zirenen gainera etortzen ziren eta, kanta batzuk errepikatuz, txanponak eskatzen zizkienten. Txanpon horien truke, haurrek emailearen hildakoen alde otoitz bat eskeini behar zuten.

Amaiurren adibidez, Mai baiten aita guria errein dut (mai zentimo baten laurdena da) kantatzen dute. Azpilikuetan Mai betean errein dut. Erratzun Maten baizu sos bat, aita gure bat errezatuko dazut. Urdazubin Naizu aita gure bat? Arizkunen Mattuttine errain dut (matutiak, goizeko otoitzak), Donamarian Shalmo, shalmo. Beste hamaika adibide jartzen ahal dira.

Artzibarren, Mikel Aranburuk (Folklore festivo del valle de Arce, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 54, 1989) dioenez, umeek etxeetatik eskeak egiten zituzten; intxaurrak, urrak eta gaiztainak, nola goxokiren bat ematen zieten. Saraguetan honela eskatzen zuten: Txingila mingila kurruskario, abre las puertas del armario. Bailarako beste herri batzuetan: Zingila mingila kurruskario, sagarrak merke ta udareak kario. Arratsaldez, haur berberak ogitxoak elizara eraman eta, biharamunean, Hildakoen Egunean, apezak bedeinkatu ondoren, berriro ogiak banatzen zituen.

Resultado de imagen de halloween mamuakJoxemiel Bidadorrek hainbat datu bildu ditu ere (Cuestaciones infantiles por Todos los Santos en la cuenca de Pamplona: Los Txinurris, Jentilbaratz. 12, 2010). Legardan, alegia, Domu Santu Egunean, bertso hauek kantatzen ziren: Etxadi kanpora, Domine Santua, txinurri minurri, levanta la piturri. Haurrak etxez etxe joaten ziren hitz horiek kantatuz eta intxaurrak ematen zizkieten. Egilor-Beasoainen (Ollo), tradizioa berreskuratu omen da eta lehen bezala orain ere honela kantatzen dute: Xanduli manduli, kikirriki, écheme usted nueces por aquí. Iberon, umeek Bota bota kaztaña kantatzen dute eta dirua botatzen diete.

Etxauri aldean, tradizioa bizirik dirau. Bidaurretan formula hau erabiltzen dute: Txandulo-mandulo echar castañas, y a correr por las montañas, eta Etxaurin: Tirriti-tarrata mandulon, domine domine sandulon, en esta casa no hay turrón.

Paternainen, haurrek hiru aldiz Txinurrie, mandurrie, alakatan, txinurrie errepikatzen dute goxokiak, intxaurrak eta bestelakoak jasoz. Iruñerriko ekialdean, Beriainen, azaroaren lehenbizikoan, Meza Nagusiaren ondoren, alde zaharrean, umeek gaztainak, intxaurrak, dirua, etab. eskatzen dute kaleetatik lelo hau ahotan darabiltelarik: Txinurri minurri levanta la piturri, que echen castañas por la ventana y si no por el balcón.

Dirudienez, kalabazak hustu eta barruan kandela jartzea ohikoa izan da ere egun berezi honetan. Halloweenen besta amerikarra komunikabideetatik zabaldu baino lehen, hori egiten zuten haurrek Domu Santu Egunean. Estellan, adibidez, horren inguruko testigantza bildu zuen Jose Manuel Pedrosak (Juegos y canciones infantiles de Tierra Estella, Anuario de Eusko Folklore, T. 42, 2000). Baina Nafarroa eta Euskal Herriko beste hainbat herritan antzekoa egiten zela entzun dugu, beste leku askotan bezala (Burgosen, Aragoan, etab.).

Gauzak horrela, etxez etxe eskean joateko tradizioa eta kalabazen ohitura Halloweenen moda modernoaren ezaugarri batzuen antza badauka ere, gure Animen Eguna eta Txinurrie askoz lehenagokoa da. Baina, hortaz aparte, bere benetako zentzua argitu beharra dago. Izan ere, ohitura hauek guztiek ez dute beldurra eta iluntasunarekin zerikustekorik. Ikusi dugun bezala, eskean ibiltzen diren haurrek hildakoen alde errezatzen zuten, beraien maiteak hil ondoren Purgatorioan bazeuden zerura joateko esperantza zeukatelako.

Gauza bera gertatzen da kalabazekin, hildakoen arimak zerurako bidean laguntzeko sartzen zuten bertan kandela eta argia. Honek ez dauka beldurra eta iluntasunarekin loturarik, esperantza eta argiarekin baizik. Ez dezagun gal gure tradizioen egia!

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Recursos / Baliabideak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s