JOSE OTANO MIQUELIZ, HERNANIN 1936an ERAHILDAKO KLARETAR NAPARRA

JOSE OTANO MIQUELIZ KLARETARRAREN BIOGRAFIA

Hernanin 1936an akatu zuten Lergako klaretarra

Vida y muerte de José Otano Miquéliz, Josu M. Alday Otxoa de Olano

Irudia: Nafar Ateneoa

Aurreko apirilaren 5an, Nafar Ateneoak antolatuta, Larraona Ikastetxe Nagusian,  Josu M. Alday klaretarrak idatzitako Vida y muerte de José Otano Miquéliz, misionero claretiano asesinado en Hernani en 1936.

José Otano Miquéliz Lergan (Nafarroa) jaio zen 1898an, 1910an Mariaren Bihotz Garbiaren Semeen Misiolari Kongregazioan sartu zelarik. 1923an apeztu eta predikazioan nola musikan aritu zen nagusiki.

1936ko urriaren 12an, frankistak Donostian sartu ondoren, “abertzale” izatea leporatuta atxilotu zuten. Epaiketarik izan gabe, Hernanin, hilerriko horman fusilatu zuten. 38 urte zituen orduan.

Biografia oso dokumentatua dago eta garai hartako gertaera latzak era argi eta zintzoan aurkezten ditu, Jose Otano salatu eta -jakinaren gainean ala jakin gabe- heriotzera eraman zutenen inguruko ikerketa barne.

Misiolari Klaretarren Nagusi Orokorra den Mathew Vattamattamen hitzetan“Gerra baten hildako guztiek, beraien erlijio-uste edo ideia politikoak dena delakoak izanda ere, gizaki bezala oroituak eta duintasunez lurperatuak izateko eskubidea daukate. Norabide honetan egiten den guztia egiazko adiskidetzea lagunduko du”.

Iturria: Nafar Ateneoa (itzulpena)

 

Gehiago irakurri:

Klaretarren historia

Barbastroko klaretar martiriak

Villanueva klaretar misiolaria beatifikatuko dute bihar

Un Dios prohibido

 

 

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s