EUSKALTZAINDIAK LITURGIAKO TESTUEN EUSKARATZAILEAK OMENDU DITU

2019-03-28

1967tik aitzina latineko idazki ofizialak euskarara itzuli zituen taldeari aitortza zabala egin dio gaur Euskaltzaindiak, bere Bilboko egoitzan; hain zuzen, Baiona, Iruñea, Donostia eta Bilboko elizbarrutietan testuak itzultzen ibili ziren abade eta erlijiosoak omendu ditu Akademiak. Euren arteko batzuk dagoeneko hilda daude, baina bestetzuk ez; azken hauek oraindik lanean ari dira.

Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Hona, bada, eginiko lanaren aitortza, lan-itzulpen egoki eta zuzena egin duzuelako”. “Hizkuntzak biziak dira eta etengabe doaz egokitzen. Orobat Eliza eta Euskaltzaindia. Izan dadila gaurkoa gerogarrenean izango dugunaren eredu eta jarraibidea. Ekin eta jarrai”.

‘Euskararen ibilbidea gure elizbarrutietan: liturgiako itzultzaileen e(us)karria’ izan da ekitaldiaren izenburua; izan ere, eta gaurko agerraldian azpimarratu denez, lantalde honek hizkuntzari ekarri nabarmena egin zion, itzulpenak ‘herri xeheak’ ulertzeko moduan egokitzerakoan. Horrez gainera, euskararen euskarri lana ere egin zuten, debekatuta zegoen garai latzetan. Bide batez, ekitaldian Bizkaian Eleizea euskerearen alde dokumentala aurkeztu da.

Hona hemen ekitaldian eginiko adierazpen batzuk:

Eustasio Etxezarreta (itzultzaileen koordinatzailea): “Saio eta ahalegin batzuen ondoren, 1969an lortu zen Euskal Herri osoko ordezkariekin itzulpen-talde bakarra lanean jartzea, Manuel Lekuona buru zela. Milaka ordu aritu izan ziren itzulpen-lan hauetan, eta emaitza ere milaka orritakoa izan zen”.

Mario Izeta (Bilboko gotzaina): “Urte luzez burututako lan fin, isil eta itzelezkoagatik benetako esker onaren aitormenik beroena agertu gura dizuet nire eta gainontzeko elizbarrutietako gotzainen izenean”.

Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua): “Duela berrogeita hamar urte ez bezala, gauza askotarako behar dugu gaur euskara: hitzaldiak emateko, albisteak idazteko, poesiarako, unibertsitateko tesiak osatzeko, telebista eta irrati-saioetarako, aldizkari ofizialerako edo wikipedia eta ingurune digitalerako. Uste dut, ikuspegi honetatik, irakaspen eredugarria utzi zigutela euskal elizbarrutietan liturgia itzultzeko lanari ekin zioten apaiz eta erlijio-gizon haiek”.

Eta omendutakoen zerrenda osoa: Pierre Andiazabal; Xabier Diharce Iratzeder; Benoit Olhagaray; Emil Larre; Pierre Xarriton; Arnaud Indart; Michel Idiart; Jean Hiriart-Urruty; Pierre Narbaitz (Baiona); Manuel Lekuona; Anizeto Zugasti; Joan Mari Lekuona; Jose Mari Aranalde; Agustin Apaolaza; Jesus Gaztañaga; Marzelo Gaztañaga; Jose Luis Ansorena; Antonio Sarasola; Jose Agustin Orbegozo; Eustasio Etxezarreta; Dionisio Amundarain; Jesus Mari Arrieta; Ramon Irizar (Donostia); Basilio Sarobe; Miguel Plaza; Tomas Otxandorena; Jose Mari Azpiroz; Miguel Azpiroz; Bizente Hernandorena; Juan Goikoetxea (Iruñea); Mikel Zarate; Bitoriano Gandiaga; Karmelo Etxenagusia; Jose Mari Rementeria; Juan Bizente Gallastegi; Jaime Kerexeta; Lontzo Zugazaga; eta Lino Akesolo (Bilbo).

Lehenengo batzarra, 1967an

Elizbarrutietako itzultzaile taldeetakoek 1967an egin zuten lehenengo batzarra, Iruñean. Handik bi urtera, itzultzaile talde bakarra osatu zen. Testu bera onartzen zen baina hiru eratara argitaratuz: bata Baionarako, bestea Bilborako eta hirugarrena gainontzeko lurraldeetarako. Testuak ez eze, musikak ere aparteko garrantzia izaten zuen, elizbarruti arteko lantaldean bertan moldatzen zirelako ereserkiak eta ospakizunetarako kantuak.

Aspalditik, Eliza eta euskara eskutik lotuta joan dira: XVI. mendeko dotrinetatik hasi, XVIII.eko Areatzako Pedro Antonio Añibarro abadeak euskalki ugaritan idatzitako sermoietara zein XIX. mendean Azkue lehenengo euskaltzainburuak suspertu zuen Euskalzale, euskarazko lehenengo aldizkariaren sasoietara heldu arte. Eta bide hori ez da eten, gaur egun oraindik ere elizbarruti arteko lantaldeak itzulpenak egiten eta lekuan lekurako testuak egokitzen jarraitzen baitu.

Dokumentalean, XVI. mendeko bizkaierazko testua

Bilboko Elizbarrutiko Kultur Erakundeen Mahaiak suspertuta, Bizkaiko Elizaren eta euskararen arteko lotunea erakusten duen hamar minutuko dokumentala aurkeztu da gaurko ekitaldian. Bertan, lehenengo aldiz ikusi da XVI. mendean dohatsu klaretar batek erabili zuen profesa formula. Bizkaieraz idatzita aurkitu den testu zaharrenetarikoa izan daiteke eta Durangoko San Antonio komentuan gordeta egon diren liburu eta dokumentuen artean aurkitu da. Gaur egun, Bilboko Eliz Artxiboan dago agiria, monja klaretarrek Elizbarrutiaren esku utzi zituztelako euren artxibo eta liburuak.

Iturria: Euskaltzaindia

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s