LITANIAK MARIAREN BIHOTZARI

    Jauna, erruki zakizkigu    Jauna, erruki zakizkigu

    Kristo, erruki zakizkigu    Kristo, erruki zakizkigu

    Jauna, erruki zakizkigu    Jauna, erruki zakizkigu

    Kristo, entzun zaiguzu    Kristo, entzun zaiguzu

    Kristo, aditu zaiguzu    Kristo, aditu zaiguzu

    Zeruko Aita Jaungoikoa   Erruki zakizkigu

    Gizadiaren Salbatzaile Seme Jaungoikoa Erruki zakizkigu

    Izpiritu Santu Jaungoikoa   Erruki zakizkigu

    Hirutasun Santu, Jaungoiko Bakarra  Erruki zakizkigu 

    Mariaren Bihotza, Aitak moldatua  Otoitz gure alde
    Mariaren Bihotza, Jesusen Bihotzaren antza handienekoa
    Mariaren Bihotza, Izpiritu Santuaren dohain guztiaz hornitua
    Mariaren Bihotza, Aita zure alabatasunaz maite duzuna

Mariaren Bihotza, Semea zure amatasunaz maite duzuna

    Mariaren Bihotza, Izpiritu Santua zure emazte izatez maite duzuna
    Mariaren Bihotza, Jesusen esanak eta eginak leialki gordetzen dituzuna
    Mariaren Bihotza, ezpata mingarriaz zauritua

    Mariaren Bihotza, Kristo gurutziltzuarekin bat egindakoa

    Mariaren Bihotza, Jesusen Piztueraren pozaz biziberritua
      Mariaren Bihotza, Izpiritu Santuaren etorreraz graziaz betea
    Mariaren Bihotza, Jainkoaren egoitza, eta bere aintzaz betea
    Mariaren Bihotza, Jainkoak gizakien alde duen hitzarmen kutxa
    Mariaren Bihotza, Jainkoa eta gizakien babesa
    Mariaren Bihotza, munduaren salbamena ekarri duzuna

    Mariaren Bihotza, beti Garbia

    Mariaren Bihotza, graziaz betea

    Mariaren Bihotza, bihotz guztien artean bedeinkatua
    Mariaren Bihotza, apaltasun sakonekoa
    Mariaren Bihotza, errukiaren jarlekua
    Mariaren Bihotza, maitasun jainkotiarraren sutegia
    Mariaren Bihotza, bekatarien aurrean grazia duzuna
    Mariaren Bihotza, sinesmenaren harkaitz menderaezina
    Mariaren Bihotza, adiskidetasun betearen iturria
    Mariaren Bihotza, Aitarenganako bidean Elizaren lagungarria
    Mariaren Bihotza, Jesusekin moldatzen gaitun maitasuneko sutegia
    Mariaren Bihotza, gure Ama eta hezitzailea
    Mariaren Bihotza, atsekabetuen kontsolagarria
    Mariaren Bihotza, bekatarien babesa
    Mariaren Bihotza, herioan direnen laguntza
    Mariaren Bihotza, munduaren itxaropena
    Mariaren Bihotza, gure bihotzen jabe
    Mariaren Bihotza, bakearen erregina 
    Munduaren pekatuak kentzen dituzun Jaungoikoaren Bildotsa
         – Barka zaiguzu, Jauna
    Munduaren hobenak kentzen dituzun Jaungoikoaren Bildotsa
         – Entzun zaiguzu, Jauna
    Munduaren hobenak kentzen dituzun Jaungoikoaren Bildotsa

         – Erruki zakizkigu 

    Otoitz egizu gure alde Jaungoikoaren Ama done horrek
      -Jesukristo gure Jaunaren aginduak irabazi ditzagun 
    Egin dezagun otoitz.
    Jauna, gure Jainkoa,
    Mariaren Bihotza Sortzez Garbia
    zure Semearen egoitza eta Izpiritu Santuaren santutegi
    bilakatu zenuena,
    emaguzu bihotz garbi eta esanekoa,
    beti zure nahira egokituz,
    gauza guztien gainetik maita zaitzagun
    eta lagun-hurkoen beharretan lagundu.
    Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
    Amen.
Anuncios
Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Recursos / Baliabideak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s