JESUSEN BIHOTZAREN LITANIAK

2017ko garagarrila

 Resultado de imagen de sagrado Corazón de Jesús

 

Jauna, erruki zakizkigu.

Kristo, erruki zakizkigu.

Jauna, erruki zakizkigu.

Kristo, adi ezaguzu.

Kristo, entzun ezaguzu.

 

Zeruko Aita Jaungoikoa, erruki zakizkigu.

Jaungoikoaren Semea gizonen Eroslea, erruki zakizkigu.

Espiritu Santu Jaungoikoa, erruki zakizkigu.

Trinitate Santua, Jainko Bakarra, erruki zakizkigu.

 

Jesusen Bihotza, Betiko Aitaren Seme, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, Espiritu Santuak Ama Birjinaren barruan eratua, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, Jainkoaren Hitzarekin substantzialki bat egina, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, maiestate mugagabekoa, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, Jainkoaren Tenplu santua, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, Goi-goikoaren Tabernakulua, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, Jainkoaren Etxe eta zeruko ate, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, karitatezko labe suharra, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, justizia eta maitasun santuarioa, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, ontasun eta maitasunez betea, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, bertute guztien amildegia, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, gorespen guztiak merezi dituena, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, bihotz guztien Errege eta erdigune, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, zeinean jakinduriaren eta zientziaren altxor guztiak baitauden, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, zeinean jainkotasunaren betetasuna bizi baiten, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, Aitak atsegin duena, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, zeinaren betetasunetik denok hartu baitugun, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, betiko lepoen desira, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, eraman eta erruki handikoa, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, eskuzabala laguntza eskatzen dizuten guztiekin, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, bizi eta santutasun iturri, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, gure bekatuen ordaina, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, irainez betea, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, gure bekatuengatik urratua, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, heriotza arte esaneko egina, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, lantzaz zulatua, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, kontsolamendu ororen iturri, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, gure bizi eta piztea, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, gure bake eta adiskidetzea, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, gure bekatuengatik biktima, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, zugan uste osoa daukatenen salbamena, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, zugan hiltzen direnen esperantza, erruki zakizkigu.

Jesusen Bihotza, santu guztien atsegina, erruki zakizkigu.

 

Jaungoikoaren Bildotsa, zuk kentzen duzu munduko bekatua: barka ezaguzu, Jauna.

Jaungoikoaren Bildotsa, zuk kentzen duzu munduko bekatua: entzun ezaguzu, Jauna.

Jaungoikoaren Bildotsa, zuk kentzen duzu munduko bekatua: erruki zakizkigu, Jauna.

– Jesus, bihotzez gozo eta apal,

Emaguzu zure antzeko bihotz bat.

 

Egin dezagun otoitz:

Jainko ahalguztidun eta betierekoa: begiraiozu zure Seme txit maitatzaileari eta Berauk bekatarien alde eskaintzen dizkizun gorespen eta ordainei; zure Seme Jesukristoren izenean zure errukia eskatzen duten hauei emaiezu barkamena. Zurekin errege bizi baita gizaldi eta gizaldietan. Amen.

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Recursos / Baliabideak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s