JUAN CARLOS ELIZALDE, GASTEIZKO GOTZAI BERRIA

Juan Carlos Elizalde Espinal, nuevo Obispo de Vitoria

Argazkia: Gasteizko Elizbarrutia

Aulki Santuak eguerdian plazaratu duenez, Frantzisko Aita Santuak Juan Carlos Elizalde Espinal Gasteizko gotzai izendatu du. Aita Santuak kargu horretarako Migel Asurmendiren ukoa onartu du, Zuzenbide Kanonikoaren Kodea jarraituz. Orain arte D. Juan Carlos Elizalde Iruñea eta Tuterako gotzai-bikarioa zen.

Gasteizko gotzai berria Mezkiritzen (Nafarroa) jaio zen 1960ko ekainaren 25an. Nafarroako Unibertsitatean Filosofia lizentzia eskuratu zuen (1977-1980) eta Teologia Burgosen, Santa Mariaren Gurutzatuetan formakuntza jaso zuelarik. Comillaseko (Madril) Unibertsitate Pontifikalan Teologia Espiritual lizentzia egin zuen eta baita Salamankako Jesusen Lagundiaren Gogo Jardunen zuzendarien ikastaroa ere (1994-1996).

1987ko urriaren 3an, Orreagan apeztu zen, Iruñeko elizbarrutian inkardinat. Hemen eskeini izan du bere apez-zerbitzua. Ondoko karguak bete izan ditu, besteak beste: “Martin Azpilikueta” eta “Argarai” elizbarrutiko unibertsitate egoitzetako zuzendari (1999-2004) eta Ermitagainako “Santa Maria” eta “Familia Sagaratua” parrokietako parroko (2005-2009).

Egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Teologia irakasle eta Pastoraltzaren arduraduna da (1998tik); 2009tik Iruñea-Iruñerria-Orreaga zonaldeko gotzai-bikarioa; Homiletika irakaslea “San Miguel Goiaingerua” Teologia Goi-Ikasketa Zentroan, 2011tik; Elizbarrutiko Gogo-zuendaritzaren Zentroko koordinatzailea (Jainkoaren Errukiaren kapera), 2012tik; 2013tik, Orreagako Kolejiatako kalonje-priorea.

 

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s