ERLIJIO ASKATASUNA ETA HEZKUNTZA OSOA

2015-10-23

Erlijio ikasgaiaren inguruan sortutako eztabaidaren gainean

Erlijio Ikasgaiaren inguruan sortutako eztabaidaren gainean “Hezkuntzarako Euskadiko Elizbarruti arteko Mahaia” osatzen dugunok, hau da, Hezkuntzarako gaietarako gotzain arduraduna, Elizbarrutietako Hezkuntza saileko ordezkariak, ikasleen guraso eta familia elkarteak, Erlijio irakasleak eta Eskola Katolikoaren ordezkariak, zera azaldu nahi dugu:

1.- Hauteskunde Kanpainari begira alderdi politiko ezberdinek Erlijio Ikasgaiaren inguruan egiten duten erabilera ideologikoa eta manipulazioa salatzen dugu. Esperientziak erakutsita, jakin badakizu hau ez dela giro eta une egokia, planteamendu zuzena, egonkorra eta osatua egin ahal izateko.

2.- Entzun ditugun adierazpen politikorik gehienek, garrantzia handiko oinarri juridikoa baztertu dute: gurasoek, eskolan seme-alabak euren sinesmen erlijioso eta moralen arabera hezteko eskubidea dute (Espainiako Konstituzioa, 27, 3 art). Juridikoki finkatutako eskubidea da eta jurisprudentzia zabala du baina hezkuntza sistemaren egunerokoan baztertu eta ukatzeko arriskua dago. Izan ere, eskola familiaren leku naturala baino, gero eta gehiago ari zaigu bihurtzen alderdi politiko ezberdinen arteko gudu-zelai.

3.- Ikasgaia nahitaezkoa izateari uztea aldarrikatzen duten errealitatearen desitxuratze ugarien aurrean, berriz ere gogoratzen dugu indarrean dagoen legediak zera diola: Gurasoak euren seme-alabentzat Erlijio ikasgaia aukeratzeko eskubidea dute baina ikastetxeak nahitaezkoa du eskaintzea.

4.- Ziur gaude, Erlijio Heziketak ikaslearen hezkuntza osoa eragiten duela, eta gizatasuna eta bizitzaren zentzu orokorra errazten dituen proposamena dela. Areago, kristau sustrai sakonak dituen gure kultura eta historia ulertu eta barneratzeko ezinbesteko tresna da.

Euskadiko Elizbarruti arteko Hezkuntza Mahaia, 2015eko Urriaren 23

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Opinión / Iritzia y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s