NUPek HOGEI URTEAN 420 IRAKASLETZAKO TITULUDUN PRESTATU DITU ERLIJIO IRAKASLEAK IZATEKO

2015ko uztailaren 24a [Ikasleak]

Ikasleek irakasgaia egin dute Elizaren Baimen Akademikoa lortzeko, ziurtagiri honek gaitzen baitu gai hori Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan irakasteko

Erlijio irakasle berriak, Aznarezekin (ezk.) eta Elizalderekin, taldearen erdian.

Erlijio irakasle berriak, Aznarezekin (ezk.) eta Elizalderekin, taldearen erdian.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak hogei urtean 420 Magisteritzako tituludun prestatu ditu Erlijio irakasleak izateko. Horretarako, ikasleek Elizaren Baimen Akademikoa (EBA) lortzeko beharrezkoak diren kredituak egin dituzte, ziurtagiri honek gaitzen baitu gai hori Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan irakasteko. Espainiako Gotzain Konferentziak ematen du ziurtagiri hori.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, 1994-1995 ikasturtetik, nahi duten ikasleek, askatasunez, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako erlijioa irakasgaia eman ahal izateko prestatzeko beharrezkoa den kreditu kopurua eskaintzen du. Horrela lege indardunek diotena betetzen du (Estatuaren eta Eliza Katolikoaren arteko hitzarmena, 1979koa, irakaskuntza-ikastaroak eta bestelako erlijio-jarduerak, borondatezkoak, unibertsitate publikoetan antolatzeko).

Aipatu diplomatura zegoenean (hiru ikasturtekoa), 18 kreditu ematen ziren, honela banatzen zirenak: lau irakasgai gaztelaniaz (El hecho religioso, Síntesis de la fe cristiana, Religión, y Pedagogía de la religión), mintegi bat gaztelaniaz (El sentido religioso del hombre de hoy), eta beste bi irakasgai euskaraz (Erlijioa eta Erlijioaren pedagogia). Aukerako  edo hautaketa libreko irakasgaiak ziren.

Graduekin aldaketa gertatu zen

Europako Unibertsitate Eremua (EUE) abian jarri zenean, Irakasletza diplomatura aldatu zen, 2009-2010 ikasturtetik, hurrenez hurren, eta Haur Hezkuntzako Gradua eta Lehen Hezkuntzako Gradua (lau urtekoak) sortu ziren. Orduan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eduki teologikoa zeukaten irakasgaiak Erlijio Katolikoaren eta Kulturaren Adituaren Titulu Berekian bildu zituen, Iruñea-Tuterako Artzapezpikutzarekin izenpetutako hitzarmen baten arabera.

Diplomak emateko ekitaldian parte hartu zutenetako batzuk

Diplomak emateko ekitaldian parte hartu zutenetako batzuk

Titulu bereki horren helburua da Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako irakasleak erlijio-irakaskuntzak eman ahal izateko gaitzen eta prestatzen dituzten ikasketak ematea, erlijio prestakuntza eta moral prestakuntza katolikoa eta kalitatezkoarekin. Gainera, tituluak EBA lortzeko beharrezkoak diren erlijio katolikoaren gaiari buruzko kredituen irakaskuntza osagarria eskaintzen die.

Titulu hori lortzeko, beharrezkoa da erlijioari buruzko edukia duten irakasgaien 24 ECTS Europako kreditu egitea. Irakasletzako graduetan, zazpigarren seihilekoan (4. ikasmaila) irakasgai horietako bi ematen dira, aukeran: Pedagogía y Didáctica de la Religión en la Escuela, eta La Iglesia, los sacramentos y la moral. Gainera badira beste bi gehiago (Mezu kristaua eta Erlijioa, Kultura eta Balioak, biak gaztelaniaz eta euskaraz). Biak Erlijio Katolikoaren eta Kulturaren Adituaren Titulu Berekiaren barruan daude, eta irekiak daude Unibertsitateko edozein gradutako ikasleentzat, ez bakarrik Irakasletzakoentzat, nahiz eta ikasle hauek izan EBA lortzen ahal dutenak. Izan ere, 300 ikaslek egiten dute Unibertsitateak eskaintzen dituen erlijio edukiko irakasgai hauetakoren bat, gaztelaniaz edo euskaraz.

Erlijio Katolikoaren eta Kulturaren ikasketa berekien irakasgaien erantzukizun akademikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoak Erlijio Katolikoa irakasgaia titulazio ofizialetan emateko kontratatu dituen irakasleena da.  Alabaina, beharrezkoa bada, irakasle horiek Iruñea eta Tuterako Artzapezpikutzak eskaintzen dituen eliza-unibertsitateetako edo unibertsitate zibiletako doktoreen eta lizentziadunen laguntza edukiko dute. Horrek ez du ekarriko, ordea, konpromiso ekonomikorik ikastetxearentzat.

36 Erlijio irakasle berri

Unibertsitateak prestatu dituen 420 irakasleen zerrendan daude, baita ere, ikasturte honetan EBA lortu duten Irakasletzako 36 graduatuak. Titulua ekitaldi batean eman zaie, zeinean Iruñea-Tutera artxidiozesiko apezpiku laguntzaile Juan Antonio Aznárez Cobo egon baita.

Ekitaldia Arrosadiko campuseko Sario eraikinean egin da, eta han egon dira, baita ere, Juan Carlos Elizalde Espinal eta David Galarza Fernández, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren erlijio-irakasgaien irakasleak, eta Abel Arrieta Azpilicueta, Irakaskuntzako apezpiku-bikarioa.

Hauek dira sinestamendua hartu duten ikasleak, alfabeto hurrenkeran: Amaia Álvarez Marcotegui, Leyre Armendáriz Piñero, Sandra Arroyo Ochoa, Ainhoa Bailo Jiménez, Miren Barrios Bertol, Carolina Blázquez Salgado, Laura Boneta González, Amaia Bueno Martínez, Elena Burguete del Castillo, Sara Cerro de la Fuente, Lorea Chocarro Goñi, Susana de Miguel Valencia, Elisa Díez Casimiro, Nerea Echandi Ochoa, Myriam Elizalde Santiago, Beatriz Fernández Caro, Sheila Flamarique Goñi, Raquel Gañete Marín, Elena García Moneo, Jorge González Gómez, Jesús González Vidaurreta, José Miguel Irurzun Peruchena, Andrea Lahoz Cuesta, Andrea Lanz Valencia, Miren Lorente Marcilla, Iranzu Martínez Echarri, Iosu Moracho Baquedano, Puy Nicuesa Nuin, Adriana M. Ojuel Gros, María Leyre Palau Irisarri, Andrea Remírez Martínez de Eulate, Andrea Rodríguez Tarazona, Antonia Romero Jimeno, María Teresa Sádaba Bravo, Sara Sánchez Labiano eta Sara Serrano Rodríguez.

Iturria: http://www.unavarra.es

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s