SIRIA ETA IRAKEKO KRISTAUAK SARITU DITUZTE IRUÑAN

Mireille Al Farahek, Siriako bere kristau anai-arreben izenean, eta Douglas Bazik, Irakeko kristauak ordezkatzen zituen apeza, Eliza pobreari Laguntza elkarteak ematen duen Erlijio-askatasunaren Defentsaren 2015 Saria jaso zuten Iruñan aurreko maiatzaren 9an

Biek, 200 entzuleren aurrean, beraien testigantza partekatu zuten Iruñako Mikael aretoan. Iruña eta Tuterako Artzapezpikua, On Frantzisko Perez, bertan egon zen. Erlijio-askatasunaren V. Jardunaldia “¿Kristaurik gabeko Ekialde Ertaina?” izenburua zeraman. 

Mireille Al Farah eta Aita Douglas Bazi

 

 Aita Douglasek, bere parrokian bi bonba atentatu eta 2006an bederatzi eguneko bahiketa pairatu izan dituena, bere herria martiri herria bezala deskribatu zuen: “odolaren eliza deituriko eliza batetakoa naiz”. Nire herrian, petroleo bila lurra zulatzen baduzu, kristau odola aurkituko duzu, baina petroleoa martirien odola baino garestiagoa da”.

 Kristautasuna “Irakeko azken talde hezitua eta kulturaduna garelako” erasotzen da. “Gizartean eragiteko ahalmena daukagun bitartean bizirik jarraituko dugu”. Aita Douglasek honela erregutu zien bertaratuei: “ez zaitezte mutu geratu, esnatu eta mugitu, gure ahotsa izan zaitezte, beraiek deuseztatu nahi gaituzte. Etengabeko Ostiral Santu bat bizitzen ari gara eta zuek Pazko Igandera ailegatzen lagun ahal diguzue”.

 Bestalde, Mireille Al Farahek, Bartzelonan bizi den emakume katoliko greziar-melkita eta frantses filologian lizentziaduna, Sirian elizetako ateak beti irekita izan dituztela eta 24 ordutan zehar otoitz egin dela esan zuen. Orain ere bai, baina orain badakigu “Jauna hartzera joatea bizia kosta dakizukela“. Hileta elizkizunetan, nabarmendu zuen, “gure martiriengatik negar egiten dugu, baina lore txuriak eramaten dizkiegu, Kristorekin bat egin behar dutelako, han askoz hobeto egongo direla badakigu”.

 Al Farahek otoitzak eskatu zituen “gure erasotzaileei barkatzeko gai izan gaitezen eta beraiek egiten ari direnaz jabetu daitezen”. On Frantzisko Perezek elkarrizketa bideen alde egin zuen baina gehiago elkarrekikotasun legeen eta konfesio desberdinen arteko errespetuaren alde. Iruñako Artzapezpikuak Nafarroako kristua guztiei deialdi bat eginez eman zion amaiera jardunaldiari: “Beraien alde eska dezagun, pakearen alde otoitz egin dezagun, ahal dugun guztia kolabora dezagun, gure kontsolamendua eraman dezatela eta konta dezagula egia”.

 Jardunaldia On Frantzisko Perez gotzaiak zuzendutako kristau jazartuen aldeko otoitz batekin bukatu zen. Nafarroako Unibertsitateko irakasle eta Kultura eta Gizarte Institutuko ikertzaile den Raquel Lazarok “erlijio-askatasunaren interpretazio berriak egin nahi dituen laikotasun sekularizatzailea eta hura bigarren maila batera baztertu izana” erlijio-askatasunak gaur egun mendebaldean dituen arazoak direla nabarmendu zuen.

 Manuel Martorellek, Ekialde Ertainan aditua, historialaria eta kazetaria,  kristauak leku askotatik ezabatzen ari dituztela eta erlijioen arteko baterako existentziaren printzipioa larriki hurratzen ari dela salatu zuen. Hortaz gain, jazarpen erlijiosoa gauza berria ez dela eta, gainera, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) edo Europar Batasunaren aliatuak diren herrialdetan gertatzen ari dela gaineratu zuen ere: “ez da posible Turkia bezalako herrialdetako erlijio-askatasun ezaren aurrean Europak ez erreakzionatzea”.

 Zera ondorioztatu zuen: “jazarpena ez da erlijio arazo bat soilik, estatuena baizik eta hauek ez badute eskua hartzen, kristautasuna (eta beste erlijio gutxitu batzuk) 2.000 urte ondoren desagertuko da”.

Informazioa: https://www.ain-es.org

Esta entrada fue publicada en Noticias / Berriak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s