“JERUSALENGO HILOBI HUTSA”

2015-04-05

Pizkunde Iganderako gure gotzainaren artikulua

Pazko igandea dela eta, On Jose Ignaziok Jesus Kristoren pizkundea ezeztatu eta Jesusen misterioan dugun fedearen kontra doazenen esanak bertan behera uzten ditu. gure gotzainaren esanetan, Kristoren pizkundeak naturaren gainetik dagoen dimentsiora garamatza baina ez da posible gure izaera fisikotik kanpo azaltzea, eta ez da zilegi Jerusalemgo hilobi hutsean izan zen gertaera historikoa ezeztatzea.

“JERUSALENGO HILOBI HUTSA” 

 

          ARTICULOOBISPOtxiki.gif     Aste parea besterik ez da Donostiako Elizbarrutiko erromesaldia Lur Santutik itzuli zela.

Jerusalemgo Hilobi Santuko Basilikan geundela -erromesaldiko gune garrantzitsuenetarikoa-, Ebanjelioaren hitzen oihartzuna entzun ahal izan genuen gure barnean: “Ez dago hemen, piztua da!” (Lk 24, 6; Mk 16, 6; Mt 28, 6).

Ez da ez, gauza bera, Erroman edo Konpostelako Santiagon Pedro eta Santiagoren hilobiak ikustea edo eta Lur Santuan Jesusen hilobi hutsaren aurrean izatea.

Jerusalemgoa, munduan dagoen hilobi huts bakarra da, gainerakoetan hilotzak bait daude, azken pizkundearen zain.

Lur Santurako erromesaldiari “bosgarren ebanjelioa” deitu izan zaio; eta egiaz, lau ebanjelioak argitzeko oso lagungarria zaigu; are gehiago gaur egun, Itun Berria historiatik kanpo ateratzeko joerari aurre egin ahal izateko.

Izan ere, azken hamar urteotan ebanjelioak moralaren eta espiritualtasunaren inguruko gogoeta soiletara mugatu nahi izan dira; honen aurrean, Lur Santua bisitatzeak Kristoren mezuaren alderdi historikoa nabarmen azpimarratzen du: “Hemen, Hitza haragi egin zen”; “Hemen Jesus jaio zen”; “Hemen gurutziltzatu zuten”; “Hemen piztu zen”… Egiaz, Ebanjelioa ez da bakarrik ‘ederra’ eta ‘ona’; ‘egiazkoa’ ere bada. Behin eta berriz azpimarratu nahi nuke, Lur Santura erromesaldia, kristau mezua historiatik ateratzeko dagoen tentazio eta joerari aurre egiteko modu eta tresna egokia da.

 

            Adibiderik larrienetarikoa pizkundearen inguruko dugu. Fede kristaua egungo kulturarekin bat egiteko ahaleginetan, teologo batzuek pizkundearen berrirakurketa egiten saiatu dira eta horrela, Jesus kristoren pizkundearen gaineko fede kristaua eta hilobi hutsaren historikotasuna aldendu, eta hilotzaren bizitzea eta berpiztutako Jesus kristo apostoluen aurrean azaldu izana ezeztatu dituzte.

Hori guztia ebanjelioen berritze literarioa baino ez da. Idazle horien aburuz, Kristoren pizkundea, Jesus gure barnean bizi dela adierazten duen esperientzia subjektiboa soila da, gure izaera suspertzen duena hain zuzen.

 

           Eliza Katolikoak Jesusen berpizkundearen inguruko fedea hutsean uzten dituzten azalpen hauei aurre egin die; baita oso zorrotz aurre egin ere. Kristoren pizkundeak naturaren gainetik dagoen dimentsiora garamatza baina ez da posible gure izaera fisikotik kanpo azaltzea, eta ez da zilegi Jerusalemgo hilobi hutsean izan zen gertaera historikoa ezeztatzea.

Fedearen irakurketa arrazionalista hauei aurre egiteko, 1.970ean, orain dohatsu den Paulo VI.ak Nazioarteko Teologoen Batzarra deitu zuen “Resurrexit” izenpean.

Eta fedearen aldeko borroka hau, Joan Paulo II.a Santuak burutu zuen, Eliza Katolikoaren Katezismoaren argitalpenarekin. Hartan, ezbairik gabe aldarrikatzen da, Elizaren Tradizioarekin bat eginez, berpizkundean dugun fedea: Jesusen agerpenak eta hilobi hutsa ez dira dizipuluen fedean oinarritzen..SANTOSEPULCROCONGENTEtxiki.gif

       Alderantziz; gertakizun historiko haiek dira, hain zuzen, -hilobia hutsik aurkitu izana eta berpiztutako Jaunaren agerpenak- apostoluen fedearen funtsa: “Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak; ekarri eskua eta sartu nire saihets-zuloan. Eta ez izan sinesgogor, sinestedun baizik” (Jn 20, 27).


         2006an, “Teologia eta Sekularizazioa” izeneko Pastoral Argibidea argitaratu zuen Espainiako Gotzainen Batzarrak, akats hauek behin betiko zuzentzeko asmoz:

1) metodologia teologiko okerra, Eskritura Santuaren irakurketa Elizaren Tradiziotik at egiten duena, irizpide historiko-kritikoetan oinarrituta bakarrik; irakurketa horren oinarriak zeintsu diren azaldu gabe eta mugak zehaztu gabe;

2) Jesus kristoren jainkotasuna baieztatuz gero, haren gizatasuna kolokan jarriko ote den beldurra;

3) “Jesus historikoaren” eta “fedearen Kristoren” arteko banaketa, azken hau Apostoluen garaian hasi eta egunerarte izan diren esperientzia ezberdinen batura izango balitz bezala;

4) Kristoren pizkundearen egiazkotasuna, balio historikoa eta garrantzia handia ukatzea eta pizkundea apostoluen esperientzia subjektibo soilera mugatzea;

5) Kristoren Misterioaren gaineko fede aitortzaren oinarrizko adierazpenetan sortutako nahaspila: “bere betikotasuna, jainkozkotasuna, eta bere Izaera, bere Heriotza, bere mandatu libratzailea, Pizkundea, Zeruratzea eta Aintzatasuna, besteak beste, zalantzan jarri dira”.

 

               Bukatzeko, idazki honen abiapuntua dugun Lur Santura egindako erromesaldira itzulita, ezinbestekoa zait ñabardura bat egitea.

Egiaz, Kristoren hilobia ez da munduan eta historian zehar dagoen hilobi huts bakarra. Bada bigarren hilobi hutsa: Ama Birjinarena. Jerusalemen bertan, Olibondoen Mendiaren azpialdean, Mariaren hilobia gurtzen da; handik, gorputz eta arima zerura igo zen Ama Birjina. Abuztuaren 15ean ospatzen dugun festak -Mariaren Jasokundea, gorputz eta arima- Hark pizkundearen dohaina aldez-aurretik jaso duela gogoratzen digu. Gainerako santuek aldiz, Kristoren pizkundearekin bat egiteko, parusia arte itxaron beharko dute. Ez da gutxiagorako, Piztutakoaren Ama dugu eta. Pazko Zoriontsua opa dizuet!

                                    PDFa IREKI HEMEN 

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Opinión / Iritzia, Recursos / Baliabideak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s