ZIENTZIETAKO CURRICULUMAK ZIENTZALARI FEDEDUNAK BARNE HARTZEN DITU

Louis Pasteur Argazkia: Wikipedia

Erlijio Katolikoko curriculum berria plazaratu da eta, bata bestearen atzetik, Erlijio hezkuntzaren kontrako leloak entzun eta irakurri ahal izan ditugu. Argudio topikoen artean ikasleei kosmosaren jatorri jainkotiarrari buruz ebaluatuko zaiela edo kreazionismoa irakatsiko dela ditugu (hemen irakurri). Honela, Erlijioa arrazoia eta zientziarekin kontrajartzen da. Obskurantismoa eskoletara itzultzear omen da…

Egia da eskolaren xedea ez dela adoktrinatzea. Horregatik, XXI. mendeko gure ilustratuei galdetu nahi diegu zer dela eta DBH eta Batxilergoko LOMCE curriculuma plazaratu zenean ez zuten tutik ere esan. Ikasleek fededunak -eta batzuk apezak- izan diren zientzialari zerrenda amaigabe bat ikasi beharko dutelako. Zientzialari hauek inolako arazorik gabe adostu zuten bere zientzialari lana eta munduaren kreazio jainkotiarraren uste filosofiko edo teologikoa.

Newton, Kepler, Galileo, Pasteur, Ampère, Mendel, Lemaître (Big Bangen teoriaren aita), Max Planck edo Heisenberg dira, besteak beste. Argi eta garbi dago Erlijio hezkuntzaren kontrako enegarren kanpaina honen kirats ideologikoa. Jakina, gure propagandista laikoak zientziaz ari direnean, ez dute Big Bangen edo herentzia genetikoaren legeetan pentsatzen, Estatua jainkotzat daukan erlijio laikoan baizik. Eskolan zientzia eta ez ideologia irakats zedin utzi beharko lukete.

Martin Sanz Iriarte

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Opinión / Iritzia y etiquetada , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s