ERLIJIO-IKASGAIAREN ALDEKO PLATAFORMEN II. BILERA EGIN ZEN LOGROÑON

Asturias, Kanariak, Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa eta Nafarroa izan ziren

IMG-20150131-WA0002

Aurreko urtarrilak 31, Erlijio-ikasgaiaren aldeko Plataformen II. Bilera egin zen Logroñon (plataforma hauetan familiak, irakasleak, elkarte eta kolektibo ezberdinak daude). Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa eta Nafarroako ordezkariak bertaratu ziren, Asturias eta Kanariar Uharteekoek bideokonferentzia bidez parte hartu zutelarik. Bilera honen ondoren, plataformek puntu hauek plazaratu zituzten:

1. Aurreko urrian Iruñan izandako Bileran onartu zen manifestua berresten dugu (behan eransten da).

2. Pertsonaren dimentsio guztiak askatasunean garatzen dituen kalitatezko Eskola integratzaile baten alde gaude.

3. Erlijio-ikasgaiaren egoera Lomcen. Erlijio-ikasgaiak Lomcen daukan trataerarekiko gure arbuiatzea erakusten dugu. Gure iritziz, lege honetan, familien oinarrizko eskubideak inoiz ez bezala urratzen dira.

4. Plataformen Estatu Koordinakundea sortzen dugu. Honela, gainontzeko plataformak manifestuari atxikimendua ematera, elkarlanera eta Koordinakundean parte hartzera animatzen ditugu.

5. Andaluziako Autonomia Erkidegoan Erlijio-ikasgaiaren duintzearen alde mobilizatzen diren familia, irakasle etagizarte kolektiboei gure erabateko eta baldintzarik gabekoelkartasuna adierazten diegu.

 ERLIJIO-IKASGAIAREN ALDEKO PLATAFORMEN AGIRIA

Pertsonaren hezkuntza integralaren arduran bat etorriz, Espainiako erkidego guztietako ikastetxeetan Erlijio-ikasgaiaren presentzia duina eta justuaren alde agertu nahi dugu. Zehatz-mehatz, ondokoa defendatzen dugu:
1. Ikasleriaren dimentsio guztien garapen integrala pertsona orok daukan dimentsio traszendentea barne.
2. Gurasoek seme-alabentzat beraien uste-sendoen araberako hezkuntza erlijiosoa eta morala aukeratzeko daukaten eskubidea.
3. Erlijio-ikasgaiaren ikasketa gainontzeko oinarrizko ikasgaien baldintza berdintsuetan izatea. Hau da, Erlijioa ezagutza-arlo bat izatea, ebaluagarria, konputagarria eta eskola-ordutegi barruan irakastea.
4. Erlijio-ikasgaia aukeratzen ez duten ikasleek ematen duten ikasgai alternatiba berezko kurrikulum bat, ebaluagarritasuna eta konputagarritasuna izatea, gainontzeko ikasgaiak bezala.
5. Erlijio-ikasgaiaren eskaintza hezkuntza-zentru guztientzat derrigorrezkoa eta ikasleentzat boluntarioa izatea.
6. Erlijio-ikasgaiaren eskaintza hezkuntza-etapa guztietan, maila bakoitzan gutxieneko bi saiorekin: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta, hala dagokionean, Unibertsitatean.
7. Erlijio-irakaslearen ezagupen eraginkorra klaustroaren partaide bezala.
Erlijio-ikasgaiaren aldeko plataformek ez diote Erlijio-ikasgaiaren duintzearen aldarrikapenari uzten, ezta Eskolako Erlijio-irakaskuntzaren defentsan erakunde, elkarte, gizarte kolektibo zein pertsonen parte-hartzearen eragiteari ere.

 

 

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s