MUNILLA GOTZAIA FANATISMO FUNDAMENTALISTA ETA LAIKOAREN ARTEKO TALKAZ ARITU DA

SAN SEBASTIÁN EGUNEKO HOMILIAN

resized__MG_0081.jpg

KRISTAUOK GORROTOA ETA ARRAZISMOA BIHOTZETIK KANPO BEHAR DITUGU

2015-01-20

jihadisten bortizkeriaz aritu da Donostiako gotzaina San Sebastian egunean

San Sebastian eguneko homilian Donostiako gotzainak Pariseko atentatuetan hildakoak gogoratu ditu eta haien aldeko otoitza eskatu du. Gainera, kristauok bihotzetik gorrotoa, ikus-ezintasun oro eta arrazismoa baztertu behar ditugula azpimarratu du, “gure patroiaren moduan, gugan ere maitasuna nagusi izan dadin”.

Jihadisten bortizkeriaz aritu da hain zuzen On Jose Ignazio eta egiazko martirien aurrean, hau da, San Sebastian eta Jesu Kristo bera bezala, maitasunaren izenean bizitza eman dutenen aurrean, Jihadistak “sasi-martiriak” direla azpimarratu du: “Martiria, bizitza maitasunaren truke ematen duena da; hau da, Jainkoa maitasuna dela erakusten diguna eta maite dugun Horren izenean bizitza emate n duena “.

Parisen gertatutakoaren inguruan bestalde, gertakizun larriak gure inguruan gertatzen direnean bakarrik axola zaizkigula salatu du. Ildo honetatik, ebola gurera iritsi aurretik Afrikan ere bazegoela gogoratu du eta halaber, mehatxua Europara iritsi aurretik ere kristau asko eta asko jazarpena sufritzen ari direla gaineratu du.

Gainera, Parisko atentatuek ekialdeko eta mendebaldeko bi fanatismoen arteko talka gertatu daitekeela aipatu du; ekialdeko fundamentalismoa eta mendebaldeko laizismoa, hain justu; biak ere gizartearentzat kaltegarriak eta gizakiarentzat deuseztagarriak direla gaineratu du.
Ildo berean, ukatu egin du On Jose Ignazio Munillak Parisko atentatuen eta bortizkeria jihadistaren atzean erlijioa dagoenik.Erlijioa aitzakia baino ez da, esan gu gotzainak, askatasunaren, arrazaren, diruaren edo eta kirolaren izenean historian zehar ere hilketa asko izan da eta guztietan ere aitzakia baino ez da izan. Egiaz bortizkeriaren atzean materialismoa, handikeria, botere nahia, inbidia, … daudela esan du.

Bukatzeko, Aita Santuaren hitzak gogora ekarri ditu gotzainak eta adierazpen askatasuna errespetu falta ezin bihurtu daitekeen moduan, erlijioa ere indarkeriarako aitzakia ezin izan daitekeela azpimarratu du. “jihadismoarekin bukatzeko bidea ezin izan daiteke erlijioaren gaineko iseka eta ezta adierazpen askatasunaren izenean egiten den edozein errespetu falta ere; erlijio guztiak kontuan hartu eta aintzat hartzen dituen gizarte irekia da irtenbide soila, sinesle ezberdinen arteko eta sinesle eta sinesgabeen arteko elkarrizketa bultzatzen eta suspertzen duena, hain zuzen”.

Urtero legez, Santa Maria basilikan jendez gainezka izan da San Sebastian eguneko Mezan. Gotzainak zuzendu duen eukaristiara gainera, udaletxeko, hiriko eta Gipuzkoako agintariak ere izan dira.

Amaieran, ohitura denez, Euskal Bilerako danborradako haurrek San Sebastian martxa jo dute.

              IRAKURRI HEMEN HOMILIA OSO OSORIK

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Opinión / Iritzia y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s