AITA SANTUA: “EZIN DA HIL, EZTA FEDEA IRAINDU ERE”

2015-01-15

Filipinetarako bidaian, Aita Santuak 50 minutuko prentsaurrekoa eman zuen. Pariseko Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako atentatuei buruz galdetu zioten (entzun hemen Aita Santuaren hitzak).

Hilketa horiek gaitzetsi egin zituen Jainkoaren izenean ezin dela iraindu, hil ezta bere izenean gerrarik bultzatu ere esanez. Baina adierazpen-askatasunaren mugez aritu zen ere.

Frantzisko Aita Santua: “Ezin da haserrarazi, ezin da besteen fedea iraindu. Ezin da fedeaz iseka egin”.

Aita Santuak kazetarien farrak sortu zituen adibide bat jarri zuen, bidaiaren antolatzailea aipatu baitzuen.

Frantzisko Aita Santua: “Egia da ezin dela bortxakeriaz erantzun, baina Gasbarri doktoreak, nire laguna dena, nire amari buruz zakarkeria bat esaten badu, ukabilkada bat emanen diot”.

Bere segurtasunaren beldur ote zen galdetu ziotenean, Aita Santuak bereaz ez, baina Vatikanoko ekitaldi publikoetara joaten diren erromesenaz beldur zela erantzun zuen. Zerbait gertatuko balitzaie, gauza bat besterik ez dut eskatzen: ez dezatela minik izan.

Frantzisko Aita Santua: “Batzuetan nere buruari galdetzen diot: Eta neri gertatuko balitzait? Minik ez izateko grazia besterik ez diot eskatu Jaunari ez bainaiz minaren aurrean adoretsua, minaren oso beldur naiz”.

Beste kanonizazio bat iragarri zuen ere Aita Santuak. Junípero Serra misiolariarena, alegia, Goi Kaliforniaren ebanjelizatzailea. Irailan, Estatu Batuetara eginen duen bidaian izanen da.

 

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Recursos / Baliabideak y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s