PEDRO ASUA (1890-1936) MARTIRIA DOHATSU EGIN DUTE GASTEIZEN

don Pedro de Asúa y MendíaGaur dohatsu egin du Elizak apez euskaldun hau Gasteizko Katedralean ospaturiko meza jendetsuan. 18 gotzaiek hartu dute parte eta Angelo Amatok, Frantzisko Aita Santuaren ordezkariak, zuzendu du ospakizuna.

Pedro Asua Balmasedan (Bizkaia) jaio zen 1890eko abuztuaren 30ean. Batxilergoa Ordunan (Bizkaia) ikasi zuen 1900 eta 1906 urteen artean. Geroago, Madrilera abiatu zen arkitektura ikasketak burutzeko 1914 arte.

Ikasle arduratsua izan zen, bere familiarekin oso lotuta zegoena. Baita kristau militante eta apostolu gogotsua ere.  1915 eta 1919 artean Bilbo eta Madril artean arkitekto lanetan ibili zen. 1917an Gau Gurtza sortu zuen Balmasedan.

29 urte zituela, apez izateko dena uztea erabaki zuen. Otoitzan Kristorekin bizi zuen harreman sakonak eta apostolutza lanak azal dezakete arkitekto estreinatu berri eta etorkizun handikoaren apez izateko asmoa.

Gordexolan latinera ikasi eta 1920an Gasteizko Seminarioan sartu zen. Urte berean Balmasedako Mendia Eskolak eraiki ziren. Oraindik apezgaia zela, Gasteizko Seminario Berriaren planoak egiteko mandatua jaso zuen.

1924ko ekainaren 14an apez egin zuten. Hamabi urtetan zehar  (1924 – 1936) Balmasedan apez izan zen, elizbarrutiko arkitektoa izateaz gain. Apez izateko pausoa ematera eraman zuen erradikaltasunak urte hauetan zehar lagunduko dio. Era berean, kontemplazio sakon batek eta pastoral jarduera zabal eta bizi batek ezaugarritu zuten. Garai haietan On Rufino Aldabaldek aurkezturiko apez espiritualtasuna -“Apeza soilik, apeza beti eta apeza denetan”- erabat haragitu zuen.

Gasteizko Seminarioaren eraikuntza zuzendu zuen 1926 eta 1930 urteen artean.

1936an atxilotua izan zen eta abuztuaren 29an apez izateagatik erahila. On Pedroren ebanjelio-bizitza eta martiritza eskutik doaz. Ezin dugu On Pedro martiria ulertu bere apez bizitzaren gorputz eta arima aritze hori ulertu gabe. “Heriotza Kristoren eta apezgintzaren aldeko aukeraren ondorio bezala onartu zuen”.

Informazio gehiago: www.diocesisvitoria.org

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Recursos / Baliabideak y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s