ERLIJIO-IKASGAIAREN ALDEKO PLATAFORMEN I. BILERA EGIN DA IRUÑAN

2014ko urriaren 18a, larunbata

Gaur Erlijio-ikasgaiaren aldeko Plataformen I. Bilera egin da Iruñan. Topaketa honetan, bost plataformek hartu dute parte. Euskal Autonomia Erkidegokoak, Nafarroakoak eta baita Errioxan eratuko den plataformaren ordezkari batzuek ere. Eginbeharrak direla eta, jadanik eratu diren beste zenbait plataformek ezin izan dute bilera honetan egon.

 

 Biltzar honen ondorio bezala, behan irakur daitekeen manifestua adostu da. Hortaz gain, erkidego desberdinetan antzeko plataformak suspertzeko konpromezua hartu dute bertaratuek. Erlijio-ikasgaiaren aldeko plataformak sustatzeko interesa daukanak gurekin harremanetan jarri nahi badu, ondoko helbideak erabil ditzake:

 pnreligionenlaescuela@gmail.com

erelgune@yahoo.es

ERLIJIO-IKASGAIAREN ALDEKO PLATAFORMEN AGIRIA

 Pertsonaren hezkuntza integralaren kezkan bat eginez, Espainiako erkidego guztietako ikastetxeetan Erlijio-ikasgaiaren presentzia duina eta justuaren alde agertu nahi dugu. Zehatz-mehatz, ondokoa defendatzen dugu:

  1. Ikasleriaren dimentsio guztien garapen integrala pertsona orok daukan dimentsio traszendentea barne.
  2. Gurasoek seme-alabentzat beraien uste-sendoen araberako hezkuntza erlijiosoa eta morala aukeratzeko daukaten eskubidea.
  3. Erlijio-ikasgaiaren ikasketa gainontzeko oinarrizko ikasgaien baldintza berdintsuetan izatea. Hau da, Erlijioa ezagutza-arlo bat izatea, ebaluagarria, konputagarria eta eskola-ordutegi barruan irakastea.
  4. Erlijio-ikasgaia aukeratzen ez duten ikasleek ematen duten ikasgai alternatiba berezko curriculum bat, ebaluagarritasuna eta konputagarritasuna izatea, gainontzeko ikasgaiak bezala.
  5. Erlijio-ikasgaiaren eskaintza hezkuntza-zentru guztientzat derrigorrezkoa eta ikasleentzat boluntarioa izatea.
  6. Erlijio-ikasgaiaren eskaintza hezkuntza-etapa guztietan, maila bakoitzan gutxieneko bi saiorekin: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta, hala dagokionean, baita Unibertsitatean ere.
  7. Erlijio-irakaslearen ezagupen eraginkorra klaustroaren partaide bezala.

Erlijio-ikasgaiaren aldeko plataformek ez diote Erlijio-ikasgaiaren duintzearen aldarrikapenari uzten, ezta Eskolako Erlijio-irakaskuntzaren defentsan erakunde, elkarte, gizarte kolektibo zein pertsonen parte-hartzearen eragiteari ere.

Iturria: pnreligionenlaescuela.blogspot.com

 

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s