ALVARO DEL PORTILLO DOHATSU AITORTU DUTE

Aurreko irailak 27, Elizak Alvaro del Portillo Monsinorea dohatsu aitortu zuen Madrilen.

Alvaro del Portilloren biografia

Alvaro del Portillo Monsinorea Madrilen jaio zen 1914ko martxoaren 11n, zortzi anai-arrebetan hirugarrena, familia kristau batean. Bideetako Ingeniaritzan, Filosofian eta Zuzenbide Kanonikoan doktore zen.

1935ean Opus Deiko kide egin zen, San Josemaria Escriva de Balaguerrek sortua 1928ko urriaren 2an. Opus Deiko bokazioa leialtasun osoz bizi izan zuen, lan profesionala santutuz eta eguneroko eginkizunak betez, eta apostolutza zabal bat burutu zuen bere ikaskide eta lankideen artean.

Laster San Josemariaren laguntzarik sendoena bihurtu zen, eta haren ondoan ia berrogei urte egon zen laguntzaile hurbilena izanik.

1944ko ekainaren 25ean apaiztu zen. Ordutik, pastoral ministerioan bete-betean jardun zen, Opus Deiko kideen eta arima guztien zerbitzuan.

1946an Erromara joan zen bizitzera, San Josemariaren ondora. Gainera, bere Elizarekiko zerbitzu nekaezina, Egoitza Santuak Erromako Kuriako Dikasterio batzuen aholkulari bezala emandako mandatuak arduraz betetzen agertu zen eta, bereziki, VatikanoII.a Kontzilioko lanetan gogotsu parte hartzen.

SAN JOSEMARIAREN LEHEN ONDORENGOA

1975eko irailaren 15ean San Josemariaren lehen ondorengo hautatua izan zen. 1982ko azaroaren 28an Egintza Prelatutza Pertsonal bezala eraikitzean, Joan Paulo II.a Aita Santuak Opus Deiko Prelatu izendatu zuen, eta 1991ko urtarrilaren 6an gotzaingintza eman zion.

Jainkoaren Zerbitzariaren gobernu lan osoaren ezaugarria Fundatzaileari eta haren mezuari izan zion leialtasuna da, lan pastoral nekaezin baten bidez Prelatutzaren apostolutzak zabaltzeko, Elizaren zerbitzuan.

 San Josemaria Don Alvaro del Portillorekin

Berak jasotako misioa betetzen bere burua emateak, San Josemariaren irakatsiei jarraituz, bere Jainko semetasunaren zentzu sakona zuen oinarri, Espiritu Santuaren eraginaren fruitu. Horrek Kristorekin bat egitea zeraman, Jainko Aitaren nahiera uste onez utzita, otoitza, Eukaristia eta Ama Birjinarenganako jaiera samurra zituela etengabeko janari.

Bere Elizarekiko maitasuna Aita Santuarekin eta Gotzainekin zuen batasunean agertzen zen. Guztiei zien maitasuna, bere ardura Opus Deiko seme-alaben alde, apaltasuna, zuhurtasuna eta sendotasuna, alaitasuna eta xalotasuna, bere buruaz ahaztea eta Kristori arimak hurbiltzeko gogo bizia –gotzain goiburuan ere islatzen zena: regnare Christum volumus! bere begitarteak hedatzen zuenadeitasun, baretasun eta umore onaren ondoan, bere arimaren irudia osatzen duten ezaugarri dira.

1994ko martxoaren 23ko egunsentian, Lurralde Santuetara egindako erromesaldi batetik itzuli eta ordu gutxi geroago, Jaunak beregana deitu zuen bere zerbitzari on eta leiala. Jaiera handiz jarraitu zituen Jesusen pausoak lur honetan, Nazaretetik Hilobi Santuraino. Aurreko goizean bere Azken Meza Jerusalemgo Afaltegian eman zuen.

Martxoaren 23an bertan, Joan Paulo II.a Aita Santua haren gorpuaren aurrean otoitz egitera joan zen. Orain  gorpua Bakearen Santa Maria Prelatu-elizako kriptan datza –viale Bruno Buozzi, 75, Erroma– Opus Deiko kideen eta beste milaka pertsonen otoitzak eta maitasunak etengabe lagunduta.

Iturria: http://euskara.opusdei.org

Informazio gehiago hemen

 

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Recursos / Baliabideak y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s