11 KRISTAU MINUSBALIATUK ETA ZAHARREK ISLAMISTEI AURRE EGIN ETA EZ DIOTE FEDEARI UKO EGIN

Juanjo Romero/InfoCatolica

Islamistek kristauen etxeetan “N” hizkia jartzen dute, “nazaretarrak” deitzen dietelako

Fede eta adore historia hunkigarria. Irakeko kristauei buruz, -edo asiriarrei buruz, nahi duzuen bezala-. Aurreko egunean, gurasoen heroismoa aipatu nuen, gaurkoan “aiton-amonena”. 11 gaixo, minusbaliatuz eta zaharrez osaturiko talde batek, tartean bularreko minbiziaz jota zegoen 80 urteko emakume bat, Estatu Islamistako kideei aurre egin diete. Burua mozteko mehatxupean Islamara bihurtzeko agintzen zieten islamistek. Denek fedeari uko egin baino lehen heriotza nahiago izan zuten.

Estatu Islamistakoek abuztuko 6aren gauan sartu ziren Karamlessen. Herri osoa ihesita zegoen. Talde txikiak ezin izan zuen, ahulegiak zeudelako. Hala, abandonatuak izan ziren. Estatu Islamistak zabaltzen dituen bideo eta irudi beldurgarriak gerra arma erangikorrak dira. Kontuz beraien erabilerarekin!

Ghazala, bularreko minbiziaz jota zegoen 80 urteko amonak, gertatutakoa kontatu zuen Akawako errefuxiatu esparrura ailegatu ahal izan zirenean: “esnatzerakoan ez genuen herrian inor ikusi“. “Ikaratuta geunden”. Agertu zirenean, txanodun islamistek elkartu zituzten eta lepoa moztuko zietelakoan Islamara bihurtzeko estutu zituzten. Ghazalak kontatu zuen denek “bihurtu baino hiltzea nahiago zutela” erantzunez islamistei aurre egin zietela. Hori gutxi balitz, derrigorrezko bihurtzeak debekatzen dituzten “testu sakratu” islamiarrak ez ezagutzeagatik “errieta egin” zieten ere. Begiak itxi, eszena imajinatzen dut eta hunkitzen naiz. Baita nere fede eskasarengatik ere.

Terroristek zur eta lur geratu behar izan zuten eta, emakume asiriarrak kontatzen duenez, “zeramaten arroparekin ezer ere hartu gabe Karamlessetik berehala alde egiteko” esan zieten. Pentsatzen dut ez zutela “beste istilu” bat izan nahi. Zahar batek Kurdistanerako bidaian janaria erosteko islamistei zenbait diru eskatzeko adorea izan zuen ere.

Hamar egun beranduago, sei emakumez eta bost gizonez osatutako taldea Kalakera ailegatu eta beraien familiekin harremanetan jarri ahal izan ziren. Ghazalak bere anaia aurkitu zuen eta minbizia sendatzeko tratamendua hartzen ari da.

Gauza gutxian leial izaten denean… Mila esker testigantzarengatik, Ghazala eta lagunak, ez nau harritzen zuen seme-alaba eta bilobek agertzen duten indarra, badute noren antza izan.

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Recursos / Baliabideak y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s