ROUCO KARDINALA BERE “AGURRAN”: “ESTATUAK EZIN DU EZ FAMILIAREN EZTA GIZARTEAREN ORDEZ HEZITU ERE”

Rouco Varela Kardinalak eguerdi honetan azkeneko aldiz eman zion hasiera Osoko Batzarrari Apezpiku-konferentziaren presidente gisa. Bere mintzaldian, erakunde honek bere hasieratik, 1966an, gaur egun arte egindako lanari buruzko azterketa egin zuen eta baita etorkizunean izango dituen erronkei buruz ere.

Hezkuntzaren inguruan, honela hitz egin zuen kardinalak: “familia hezitzaile nagusia da. Honek, jakina, eskolaren eta, dagokionean, Elizaren lagutza behar du. Estatuak, berriz, denek hezkuntza jasotzeko aukera izan dezaten eta hezkuntzaren kalitatea zaindu behar ditu. Baina ezin du ez familiaren ezta gizartearen ordez hezitu ere. Elizaren Gizarte Doktrinaren oinarrizko printzipioak dira hauek eta Apezpiku-konferentziak beti azaldu eta defendatu izan ditu. Eta estatu-eskolan Erlijio Katolikoaren irakaskuntzari eta gurasoek euren seme-alaben Erlijio- eta moral-hezkuntza aukeratzeko eskubideari dagokienez, ahalegin biziz egin da azkeneko urteetan [Ik. La Ley Orgánica de Educación (LOE), los Reales decretos que la desarrollan y los derechos fundamentales de padres y escuelas, 2007an Batzorde Iraunkorra]. Eskola Katolikoa, fede krisialdiak berezkoak dituen zailtasunak pairatzen ari dena, sendi katolikoentzat funtsezko laguntza tresna bat izaten jarraitzen du. Ez hori bakarrik, katolikoak ez diren sendientzat ere bada laguntza tresna handia, beraiek asko estimatzen baitute heziketa-zerbitzu hau. Apezpiku-konferentziak 2007ko apirileko Osoko Batzarraren La escuela católica. Oferta de la Iglesia en España para la educación en el siglo XXI idatzian onartu, baloratu eta bultzatzen du”.

Irakurri mintzaldi osoa hemen

Gehiago irakurri:

Rouco LOMCEren kontra

Roucok Erlijio-ikasgaiko matrikulazioa urtero berritu beharra kritikatu du

Martinez Caminoren arabera, Erlijio-ikasgaia LOMCEn baino hobeto dago oraingo legedian

Esta entrada fue publicada en Noticias / Berriak y etiquetada , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s