ZERGATIK IKASI ERLIJIOA?

Datorren ikasturteari begira matrikulazio epea hastera doa. Erlijio Katolikoaren alde apustu egiteak dakartza n onurak gora ekartzeko garaia ere bada:

1.-Politikak ez du zertan gizartearen alor guztietan erabaki beharrik

Egungo gizartean dugun akatsik handienetakoa politikaren (alderdi politikoenkimenaren) eragin izugarria dugu. Izan ere, politika gizartearen elkarbizitza zuzentzen duen oinarri bakarra ari da bihurtzen: ongia eta gaizkia zehazten saiatzen da; gizakiaren eta familia beraren izaera zertan datzan erabaki nahi du; giza-bizitzaren hasiera eta bukaeraren mugak zehaztu nahi ditu; hezkuntza sistemaren arduradun bakarra izan nahi du…

Ez al dute ba gurasoek euren seme-alabentzat, nagusi diren alderdi politikoek zehazten dituzten hezkuntza ikuspegi nagusietatik kanpoko orientabideak eta irizpideak aukeratzeko eskubiderik? Familiek, seme-alaben hezkuntzaren ardura guztia botere publikoen esku utzi behar al dute, demokrazian izateagatik?

Asko eta asko dira, hezkuntza sistemaren barruan Erlijio Katolikoa irakasteko eskaera egin eta egiten jarraituko duten gurasoak. Ez dezagun ahaztu, ikuspegi moraletik abiatuta, Eskola ez dela alderdi politikoena, ez eta Elizarena, ez eta Estatuarena ere; Eskola, bertan ikasten duten haurren familiei dagokie.

2.-Etikak oinarri erlijiosoa du

Formazio morala bi modutan egin daiteke: ikuspegi etika-laiko soiletik edo eta etika eta Jesukristoren Ebanjelioa elkartzen dituen ikuspegitik abiatuta. Horregatik zilegi da sinesten ez duten gurasoek erlijiotik kanpoko etikan oinarritutako hezkuntza aukeratu ahal izatea eta baita sinesle direnek, erlijioan sustraituta dagoen etika hautatzea.

Kristauontzat etika erlijioan errotuta dago eta erlijioak ematen dizkigun oinarrietatik kanpo ongia egiteko eta gaizkia ekiditeko aginduak bere osotasunean ulertezinak dira. “Ez hil” diogu, gure fedeak bizitza sagaratua dela erakusten digulako; “ez lapurtu” edo “izan solidario”, Jainkoak mundua anaion moduan partekatu dezagun utzi zigula sinesten dugulako; “izan apal” edo “ez harroputz izan” diogu, Jainkoak gu guztiok eta gutako bakoitza garen moduan maite eta santutasunerako deia egiten digulako; …

3.-Aukeratzekoan libre izateko, ezagupen sakona ezinbestekoa da

Gurasoek seme-alaben garapen osoa ahalbidetuko duten baloreak aukeratzen dituzte. Halaber, haurrak hazten diren heinean, aukerak, beren kasa eta gero eta autonomia eta askatasun handiagoz egingo dituzte…

Baina argi dago egiazko aukera askea egin ahal izateko jakinduria ezinbestekoa dela; askatasunik ez da, ezjakintasunean. Eta behin eta berriz ikusten dugu, kristau doktrinaren eta Elizaren inguruko ezjakintasunak, aukera kristauaren kontrako jarrera eragiten duela. Ezjakintasuna ausarta da eta maiz, errespeturik gabekoa. Alderantziz, kristautasuna eta Elizaren bizitzaren inguruko ezagupena handitzen den heinean, balio kristauen inguruko ustea eta iritziak hobeak dira.

Hartaz, argi dago kristau fedearen etsairik handiena ez dela bere oinarri eta balioekin ezadostasuna, haien inguruko ez jakintasuna baizik; eta sarritan gainera, ‘ezjakin den hori ez da bere ezjakintasunaren jakitun’. Horregatik “ezjakintasuna” sendatu ahal izateko, “hurbiltasuna” behar dugu. San Agustinek zion moduan, maitatzeko ezagutzea ezinbestekoa dela egia bada ere; ezagutzeko alde-aurretik maitatzea ere behar beharrezkoa da. Ildo honetatik, hezkuntza sisteman Erlijio ikasgaiak aukera paregabea eskaintzen digu ezagutza objektiboa eta hurbila lortzeko eta honek emango dio ikasleari aukera heldua eta askea egiteko modua.

4.-Gure kultura ezagutu. Sustrairik gabeko arbolarik ez dago

Berriki azaldu zidatenez, turista gidari batek “Azken Afaria” koadroaren aurrean zera esan zuen: “Hona hemen garaiko ohiturei jarraituta ospatutako oturuntza baten koadroa”.

Ni ere antzeko egoera baten lekuko izan nintzen, gazte bati, hark berak erabili zuen esaldiaren jatorria ezagutzen ote zuen galdetu nionean (“nire laguna Magdalenaren moduan negar batean ari zen”)… Pentsatu ondoren, zera erantzun zidan gazteak: “Gosarian magdalenak busti eta jatera goazenean tantaka esnea dariotela izan ohi dira… jatorria hor izango dela pentsatzen dut”. Mutilak intuizio-gaitasun aparta erakutsi zuela ezin ukatu dezakegu! Baina… zergatik ez hari Ebanjelioaren ezagutzan ere gai izateko aukera eskaini?

On Jose Ignacio Munilla. Euskadiko Elizbarrutietako Irakaskuntza Arduraduna

Iturria: www.elizagipuzkoa.org

Gehiago irakurri:

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Opinión / Iritzia y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a ZERGATIK IKASI ERLIJIOA?

  1. Pingback: GOTZAIAK KEXU DIRA LOMCEN ERLIJIOAK HAUR HEZKUNTZAN ETA BATXILERGOAN DAUKAN TRATAERAREKIN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: ERLIJIOA ETA ESKOLA, ETORKIZUNERAKO ERREALITATEA KONGRESUA, MARTXOAREN 22an IRUÑAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s