GAUR GABON!

Txomin Garmendiak 2000ko abenduaren 26an Arrate Irratitik kantatuak.

1.
Besarkada bero bat
denontzat aurrena,
maitetasuna degu
gauzik beharrena.
Hasarre danak utzi,
bildu alkarrena,
Gabon hemen baidegu
bi milagarrena.
 
2.
Orain hogei gizaldi
jaio zan Belenen,
urtean behin ospatuz
bizi gera hemen.
Zorionez iritxi
bi millagarrenen,
eskerrik asko, Jesus,
zuretzako homen.
 
3.
Adan eta Ebak pekatu
egin zutenetik,
zerurako biderik
etzan gizartetik.
Etzegon zer eginik
gizonen aldetik,
salbazioa degu
Belengo estalpetik.
 
4.
Aingeru ta artzaiak
kantu ta irrintzi,
munduan nor jaio zan
nahi adierazi.
Pakean albistea
gendun lehendabizi,
baina agindu hortan
ez gerade bizi.
 
5.
Berdin urrutian da
berdin gertuenen,
Jesus jaio zan lurra
hartuko det lenen.
Baina kezka gogor bat
dabilkit neronen:
Jesus alperrik jaio
ote zan Belenen?
 
6.
Behartsutasuna gaur
ez da onartua,
aberasteko grina
daukagu hartua.
Haundinai hori berriz
oso indartua,
Jesusen dotrin hura
ondo baztertua.
 
7.
Gure artean danak
ondo ezin izan:
gaixo daudenak eta
kartzela-bizitzan.
Hoien pamilikoak
zein triste dabiltzan!
Lagundu diezaiegun
kristau baten gisan.
 
8.
Pekatariak gera
sortzez ta izatez
pauso asko ditugu
geronentzat kaltez.
Galtzera goaz, Jesus,
tiroz ta gerratez,
Belengo estalpetik
errukitu zaitez.
 

 

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Recursos / Baliabideak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s