EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN, ERLIJIO-IKASGAIA “PIZTU” DA

Erlijio-ikasgaia “piztu” egin da ikasgeletan. Honela zeritzon aurreko igandeko titulu batek (eldiarionorte.es). Ez dakigu “Piztuera” ote den egoera hau deskribatzeko izenik egokiena, baina, egia da EAEn Erlijio-ikasgaia aukeratu duten ikasle kopurua hazitu dela.

Nola ez zen haziko ba, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak, Auzitegi Gorenaren epai bati men eginez, Erlijio-ikasgaiaren alternatiba eskolan sartu baldin badu?

Aurreko iraila arte, Erlijio-ikasgaia ezta bere alternatiba ere ez ziren eskola ordutegiaren barruan ematen. Hau da, Erlijioa eskola ordutegitik kanpo, arratsaldez, ematen zen eta, kasu askotan, Erlijioa aukeratzen ez zuten ikasleek ez zuten beste ikasgairik ematen. Etxera joaten ziren. Nola ez zen jeitsiko Erlijio-ikasle kopurua behin eta berriz azkeneko urteetan zehar? Erlijio-ikasgaia sikiera eskola ordutegitik kanpo ikasteko aukera ere ematen ez zuten ikastetxeak aipatu gabe…

Dena dela, ERELGUNEK salatu bezala, oraindik badago hainbat ikastetxe, Bigarren Hezkuntzan, ez dutenak Eusko Jaurlaritzaren dekretua betetzen eta alternatibako ikasleak etxera bidaltzen dituztenak edo eta Erlijioa eskola ordutegitik kanpo jartzen jarraitzen dutenak.

Hala eta guztiz ere, BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Institutu Publikoetako zuzendari elkartea) ordezkari den Xabier Mendizabalek “hezkuntza publikoan, ikasleen gehiengo handiak ez du Erlijioa ikasi nahi, alternatiba nahiago du” esateko lotsagabekeria izan du.

Mendizabal jauna da inori Erlijio ikasten utzi nahi ez diona. Ikasleek eta gurasoek ez dutelako libreki Erlijioa aukeratzeko betarik izan. Eta hau guztia Mendizabal eta BIHE bezalako pertsona eta elkarteei esker, totalitarioen moduan, beraien burua ikasle eta familia guztien kontzientzien jaun eta jabe egiten dutenak.

Egia baldin bada “ikasleen gehiengo handiak ez duela Erlijioa ikasi nahi”, zergatik dira Mendizabal eta BIHE ikasleen eta familien erabaki librearen beldur? Hau da batzuek askatasuntzat eta demokraziatzat jotzen dutena.

Gehiago irakurri:

“Gurasoek seme-alabentzat Erlijioa aukeratzeko duten eskubidea defendatu behar dute erakundeek”

Gasteiz, Bilbo eta Donostiako gotzaien agiria

“Erlijio irakasgaia eskolan eta beste ehunak” Donostiako Gotzainak Forum Europan eskainitako hitzaldia

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Opinión / Iritzia y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN, ERLIJIO-IKASGAIA “PIZTU” DA

  1. Pingback: PPk BATXILERGOAN ERLIJIOAREN ESKAINTZARIK GABE ONARTU DU LOMCE SENATUAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: KONGRESUAK LOMCE ONARTU ETA WERTek ITUN ZAHARRA AIPATU ZUEN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: GOTZAIAK KEXU DIRA LOMCEN ERLIJIOAK HAUR HEZKUNTZAN ETA BATXILERGOAN DAUKAN TRATAERAREKIN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s