ROUCOK ERLIJIO-IKASGAIKO MATRIKULAZIOA URTERO BERRITU BEHARRA KRITIKATU DU

MADRIL, ekainak 21.

Gotzaien Batzarraren presidentea den Antonio Maria Rouco Varelak, ostiral honetan Forum Europan emandako hitzaldian, gurasoek Erlijio-ikasgaia aukeratzekotan, urtez urte matrikula egin beharra bertan behera uzteko eskatu zion Gobernuari.

“Europa osoan ezezaguna den exigentzia bat da, Alemanian eta Austrian behin egiten delako eta, atzera botatzen ez bada, curriculum osoan zehar indarrean jarraitzen du” adierazi zuen.

Orain arte, gurasoek ikasturtero Erlijio ala ikasgai alternatibaren laukia markatu behar dute, jantokia edo garraioa erabili behar duten ala ez esateko markatu behar duten bezala. Baina Madrilgo Artzapezpikuak foro horretan baldintza hori desagertzearen alde agertu zen.

Bere aburuz, gurasoek ikasturtero beraien seme-alabek Erlijio ikas dezatela eskatu beharra “zuzendu eta gainditu behar den gabezia bat da, gurasoen eta ikasleen oinarrizko eskubideekin zerikusia daukalako”.

Rouco hezkuntza zentruen aukeraketa sistemarekin kritiko agertu zen ere. “Zentru aukeraketa eskubideak zer ideiak onartzen ala ukatzen dituen ezin da autonomia erkidegoen hezkuntza autoritateen esku egon”, esan zuen.

Bere esanetan, “ideiek ez dute Administrazioaren exigentzien menpe egon behar, Konstituzioak markatzen dituen oinarrizko eskubideen alderdietan salbu”.

Gehiago irakurri:

EAEko Eskola Kontseiluak Erlijio-ikasgaia eskola ordutegitik ateratzeko eskatu du

Gotzaien Batzarrak “El País”en gezurrak salatzen ditu

Hezkuntza erreforma onartu da. Zer gertatuko da Erlijio-ikasgaiarekin?

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a ROUCOK ERLIJIO-IKASGAIKO MATRIKULAZIOA URTERO BERRITU BEHARRA KRITIKATU DU

  1. Pingback: GOTZAIEK BATXILERGOAN ERLIJIO-IKASGAIAREN ESKAINTZA DERRIGORREZKOA IZAN DADIN ESKATU DUTE | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: ROUCO KARDINALA BERE “AGURRAN”: “ESTATUAK EZIN DU EZ FAMILIAREN EZTA GIZARTEAREN ORDEZ HEZITU ERE ORDEZKATU” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Deja un comentario

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s