EAEko ESKOLA KONTSEILUAK ERLIJIO-IKASGAIA ESKOLA ORDUTEGITIK ATERATZEKO ESKATU DU

Euskal Autonomi Erkidegoko Eskola Kontseiluak Erlijioa eskola ordutegitik kanpo emateko eskatu zuen atzo. Erakunde honek plazaratutako txostenaren arabera, eskaera honen arrazoiak bi dira. Alde batetik, Eskola Kontseiluaren kideen ustez, Erlijio-ikasgaia gero eta ikasle gutxiagok eskatzen dutela. Bestetik, ikastetxeetan curriculuma lantzeko denbora eskasa dutela.

Eskola Kontseiluaren txostenaren kontrako botorik ez da izan. Deigarria bada ere, txostena Kristau Eskolaren aldeko botoarekin onartu da. Geroago, aipatu proposamenarekin ados ez daudela argitu dute.

Erlijioa-Nafarroan blogaren hausnarketa:

Arrazoiak baino gehiago aitzakiak dira Eskola Kontseiluak Erlijioa kanporatzeko erabili dituen argudioak. Egia da Erlijio-ikasgaiaren eskaerak behera egin duela. Baina argitu beharra dago urte askoan zehar ikastetxe aunitzetan ez dela Erlijio-ikasgaia eskeini. Legedia eta gurasoen eskubideak urratuz, hainbat zentruetako zuzendaritzek bere kabuz Erlijioa deuseztatu egin dute. Zenbait Erlijio-irakasle, ikasle eta gurasorengan presioa egin izan da ere.

Bestalde -eta honek garrantzi handiagoa dauka-, Erlijio-askatasuna oinarrizko eskubide bat da, ez dago gehiengoen edo gutxiengoen menpe. Sinismena inori inposatu ezin zaion moduan, ezin da sinesgabetasuna inposatu.

Hezkuntza laikoa, hau da, Erlijiorik gabeko hezkuntza bat ez da hezkuntza “akonfesionala” edo “neutrala”, ikasle guztiei Erlijiorik gabeko pentsamolde bat inposatzen duelako. Baina ikasle guztiak ez dira ateoak eta hiritar guztiek -fededunak barne- bere zergekin eskola publikoa mantentzen dute.

Gainera, Erlijioa kultura guztietan dago, literaturan, filosofian, historian, musikan, euskaran, etab. Noiz askatuko dugu geure burua aurreritzi hauetaz?

Gehiago irakurri:

“Gurasoek seme-alabentzat Erlijioa aukeratzeko duten eskubidea defendatu behar dute erakundeek”

Erlijio heziketarako eskubidea

Gasteiz, Bilbo eta Donostiako gotzaien agiria

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Opinión / Iritzia y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a EAEko ESKOLA KONTSEILUAK ERLIJIO-IKASGAIA ESKOLA ORDUTEGITIK ATERATZEKO ESKATU DU

  1. Pingback: ROUCOK ERLIJIO-IKASGAIKO MATRIKULAZIOA URTERO BERRITU BEHARRA KRITIKATU DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s