MUNDUKO GAZTEEN TOPAKETA 2013 ORREAGAN

Bizikidetza, fedea, adiskidetasuna, otoitza, natura, dibertsioa…

…laburbilduz: MGT

Uztailaren 24tik 28ra Nafarroa osoko gazteak Orreagan bilduko gara Rio de Janeiroko MGTrekin loturik zenbait egun bizitzeko. Topaketa hau 14 eta 35 urte tarteko gazteei zuzenduta dago, Orreagako kolejiatak eskeinitako instalaziotan hartuko dugu ostatu eta han garatuko ditugu geure ekitaldiak.

Aita Santuak MGTn egingo dituen ekitaldi nagusiekin zuzenean bat egingo dugu, esperientzia partekatzeko joaten diren gazteekin topaketak izango ditugu, otoitzarako eta formakuntzarako tarteak, kirolak, jolasak… laburbilduz, MGT batetik espero daitekeen guztia.

Izena emateko hiru modu daude:
– topaketa osoa (uztailaren 24tik-28ra): barne ostatua, mantenua, jarduerak, asegurua eta erromesaren kita hartzen ditu: 75€.
– asteburu osoa (uztailaren 27tik-28ra): barne ostatua, mantenua, jarduerak, asegurua eta erromesaren kita hartzen ditu: 35€.
– asteburu bakuna (uztailaren 27tik-28ra): barne jarduerak, asegurua eta erromesaren kita hartzen ditu: 20€.

Gazteentzat, izena emateko lehentasunezko epe bat dago: ekainaren 16a arte. Amaierako epea ekainaren 30ean bukatzen da. Izena emateko juventud@iglesianavarra.org helbidera datu pertsonalekin posta bat bidali behar da (izena, abizenak, jaiotze data, telefonoa, posta-e, parrokia/mugimendua), zure inskripzioa berretsiko dizugu eta ordainketa egiteko kontu zenbakia emango dizugu.
Egun ahaztezinak pasako ditugu!

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s