HEZKUNTZA ERREFORMA ONARTU DA. ZER GERTATUKO DA ERLIJIO-IKASGAIAREKIN?

Atzo Ministroen Kontseiluak Jose Inazio Werten hezkuntza erreformaren proiektua (LOMCE) onartu zuen. Komunikabideek lege berri honetan Erlijio-ikasgaia eta bere alternatiba -Balio Sozial eta Kulturalak Lehen Hezkuntzan eta Balio Etikoak Bigarren Hezkuntzan- batez bestekoa egiteko kontuan hartuko dituztela iragarri zuten.

Erlijio-ikasgaiak hezkuntza sisteman duen historia ikusita -oroi dezagun PPk bi legealditan ez zuela ezer ere egin Erlijioa Eliza eta Estatuaren Akordioen arabera irakats zedin– prentsa titulu hauek kontu handiz hartu behar ditugu. Gainera, gauza bat da ikasgai bat ebaluatua izango dela esatea, hau da, nota bat jarriko zaiola, eta beste bat batez bestekoan kontuan hartuko dela -espediente akademikoaren batez bestekoan, unibertsitatean sartzeko, diru-laguntzetarako, etab.-.

Dena den, Gobernuak Erlijio-ikasgaia batez besteko notan kontuan hartzen baldin badu, legea bete besterik ez luke egingo. Hori zen gobernu guztiek zeukaten betebeharra, Estatuak Elizarekin sinatutako Akordioak betetzea, Erlijio-ikasgaia gainontzeko oinarrizko ikasgai guztiak bezalako tratamendua jasoko duela esaten dutenak. 1990etik behintzat (LOGSE) Akordio hauek ez dituzte bete, ez PSOEk ezta PPk ere.

Bestalde, Erlijio-ikasgaiaren irakaskuntzarako oso larriak diren bestelako alderdiak ditu lege proiektuak. Batxilergoan, besteak beste, aukeratu nahi duten ikasleentzat Erlijio-ikasgaiaren eskaintza Administrazioaren edo zentruaren eskuetan egongo da. Hala, zentru askotan nahi duenari ez zaio Erlijioa ikasten utziko. Honek aipaturiko Akordioak eta ikasle eta gurasoen eskubideak urratzen ditu ere. Hortaz gain, lanpostu asko galduko da, ikasgai honetako ordu gutxiago emango baitira.

Honela, Batxilergoan Erlijio-ikasgaia ematen ez den kasuetan, Erlijoak DBHn bakarrik izango du pisua batez bestekoan -azkenean batez bestekoan sartzeko asmoa errealitate bat bihurtzen baldin bada-.

Bestetik, Estatu Kontseiluaren aholkuak jarraituz, Erlijio-ikasleek aldi berean Balioen ikasgaia ikasi ahal izango dute. Baina nola bateratuko dira biak? Ez al zen Balioen ikasgaia Erlijioaren alternatiba izan behar? Nola egokituko dira ordutegiak? Bateragarriak izango ote dira bi ikasgaietako kurrikulumak? Oraindik ez baitute esan zein eduki emango den Balio Etikoen ikasgaian. Ikasgai bat gehiago izango ote dute Erlijio-ikasleek orain maiz gertatzen den moduan?

Blog honetan aspaldi iragarri genuen bezala, Haur Hezkuntzaz hitz egiterakoan Erlijio-ikasgaiaz ez da ezer ere esaten hezkuntza lege proiektuan. Gauza bera gertatzen da Lanbide Heziketaren kasuan, zeinean urteak dira ez dela Erlijio ikasteko aukerarik. Hau bidegabekeri handia da eta legearen kontrakoa erabat.

Beste berritasun batzuen artean, nabarmendu behar da Hiritartasunerako Hezkuntza ikasgai polemikoa desagertzen dela. Hala eta guztiz ere, PPk ikasgai honen edukiak zeharkako gaiak bezala emango direla iragarri du. Gainera, Gobernuak ez du esan zer gertatuko den Hiritartasunera Hezkuntza ikasgaiari objezioa egin zioten ikasleei. Ikasle hauek ondorio bezala ikasgai horretan gutxiegi ateratzea edo kurtsoa errepikatzea jasan baitzuten.

Gauzak horrela, ez da erraz ulertzen hainbat komunikabide katolikok hezkuntza erreforma hau pozaren pozez hartu izana. PPren errefora honek ez dielako erlijio eta hezkuntza-askatasunari onurarik ekarriko.

Gehiago irakurri:

LOMCEren hutsuneak Erlijio-ikasgaian

Esan dezagun egia: PPk ez du Erlijio-ikasgaiarekin justiziarik egingo

Munillak Erlijio-ikasgaiaren normalizazioa eskatu du

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Opinión / Iritzia y etiquetada , , , , , . Guarda el enlace permanente.

10 respuestas a HEZKUNTZA ERREFORMA ONARTU DA. ZER GERTATUKO DA ERLIJIO-IKASGAIAREKIN?

  1. Pingback: EHIGEk, BIHEk ETA SAREANek ERLIJIO-IKASGAIA EZ AUKERATZEKO ESKATU DIETE EUSKAL FAMILIEI | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: GOTZAIEN BATZARRAK “EL PAIS”en GEZURRAK SALATZEN DITU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: GURASOEK SEME-ALABENTZAT ERLIJIOA AUKERATZEKO DUTEN ESKUBIDEA DEFENDATU BEHAR DUTE ERAKUNDEEK” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  4. Pingback: ROUCOK ERLIJIO-IKASGAIKO MATRIKULAZIOA URTERO BERRITU BEHARRA KRITIKATU DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  5. Pingback: GOTZAIEK BATXILERGOAN ERLIJIO-IKASGAIAREN ESKAINTZA DERRIGORREZKOA IZAN DADIN ESKATU DUTE | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  6. Pingback: PPek EZ DU BAZTERTZEN ERLIJIO-IKASGAIAREN IZAERA EBALUAGARRIA NEGOZIATZERIK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  7. Pingback: CUATRO TELEBISTAREN GEZURRAK ERLIJIOA ETA MURRIZKETEI BURUZ | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  8. Pingback: RUBALCABA: “WERT LEGEA HILDA DAGO” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  9. Pingback: IRUZURRAK AURRERA DARRAI: PSOEk ERLIJIOA ESKOLATIK ATERATZEKO ESKATU DU ORAIN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  10. Pingback: LOMCEk ELIZA ETA ESTATUAREN ARTEKO AKORDIOAK URRATZEN DITUELA SALATU DUTE GOTZAIEK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s