LAB SINDIKATUARI GUTUN IREKIA ERLIJIO IRAKASLEGOARI BURUZ

13/05/02  

 LAB sindikatuak azken bolada honetan argitaratu eta ikastetxe publikoetan banatu du LOMCEri buruzko kaier gorria deitutakoa, hezkuntza lege honi buruzko bere iritzia adierazteko. Han esaten denarekin ados egon ala ez, eta hezkuntzari buruz bere iritzia adierazten duen edozein pertsonak edo sindikatuk merezi digun errespetuaz aparte, LABek erlijio irakasleriari zuzendutako funsgabeko deskalifikazioengatik gure harridura eta haserrea azaldu nahi dugu. Langileriari defendatzen duela esaten duen sindikatu batek publikoki langile talde bat mesprezatzea, Nafarroan 250 inguru bait dira, hauetako askok antzinatasun handia dutenak eskola publikoaren zerbitzura, harritzen gaitu.

Erlijio irakasleriak ikastetxe publikoetan egoteko, legezko baldintza batzuk bete behar ditu eta orain gogoratzea ona izango da. Beste irakasleen titulazio akademiko bera izan behar du, bere espezialitatearen ikasketa propioak izan behar ditu, dagokion erlijio aginteak gai izendatu behar du, eta lantokira sartzen da Administrazioak onartzen dituen balorazio irizpide objektiboak kontutan hartuz, beti berdintasun, meritu, gaitasun eta publizitate printzipioak errespetatuz. Guzti hau, izan ere, Europan gertatzen den bezala, non irakasle hauen lan egoera guztiz finkatuta dagoen.

 Beste aldetik, gainerako irakasleak bezala, zuzendari taldeek emandako beste zeregin dozenteak egin ditzake, eta bere ikasgaiari buruz argipenak eman behar ditu, hasierako programazioan eta bukaerako oroi-txostenean. Hau da, gainerako lankideek pairatzen dituzten hezkuntza murrizketak, ordutegi karga bera, arazo berdinak eta poztasun berdinak sufritzen dituzten irakasleak direla.

 Alor guztietan hezkuntza eredua eztabaidatu dezakegu, eskolako erlijio irakaskuntzarako formula berriak baloratu ditzakegu, eskola publikotik kanporatu nahi duten pertsonak egotea ere errespetatzen dugu, baina, Nafarroako erlijio irakasle asko ordezkatzen dituen sindikatu bezala, ezin dugu inolaz ere onartu talde honi egindako mesprezu profesionala. Irakasle talde honentzat, bai LAB sindikatuari, bai eta zenbait ikastetxetan bere lana oztopatzen saiatzen diren pertsonei, gainerako irakasleei sor dieten errespetu berbera eskatzen dugu.

Nafarroako LSB-USO Irakaskuntza Federazioa

Gehiago irakurri:

LOMCEren hutsuneak Erlijio-ikasgaian

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a LAB SINDIKATUARI GUTUN IREKIA ERLIJIO IRAKASLEGOARI BURUZ

  1. Pingback: BIHAR ONARTUKO DU LOMCEren PROIEKTUA GOBERNUAK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s