CARITASEK ERRENTA AITORPENEAN GIZARTE ARLOEN ETA ELIZAREN LAUKIAK BATERA MARKATZEKO GONBITEA EGIN DU

17/04/2013

Egin lan CaritasekinCaritas. 2013ko apirilak 13.- Errenta Aitorpenaren kanpainaren hasiera dela eta, beste behin, Espainiako Caritasek zergadun guztiei oroitarazten die eskuetan daukatela beraien elkartasuna bikoizteko aukera. Horretarako, Errenta Aitorpenaren bi laukiak markatu behar dira: “Gizarte Arloena” eta “Eliza Katolikoarena”.

Keinu batek zure laguntza biderkatzen du. Zuri ez zaizu ezer ere kostatzen”. Hau da Caritasek deklaratzaile guztiei bi laukiak batera aukeratzeko luzatzen dien gonbitea. Horrela eginez gero, kuota osoaren %0,7 bat Eliza Katolikoari sostengu ekonomikoa emateko izango da eta beste %0,7 bat gizarte arloetara bideratuko da.

Gainera, “X” bi laukietan jarriz gero, Caritasek pobrezian dauden pertsonei laguntzeko aurrera eramaten dituen ekintza guztiak bi bider laguntzen ahal dira, Gizarte Arloen laukiaren bidez GKEei emandako diruagatik eta baita Elizarengandik elizbarruti bakoitzean jasotzen duten laguntzarengatik.

Egokia da oroitzea Caritasek erabiltzen dituen baliabide asko Elizarengandik datozela, Caritas Elizaren parte baita. Izan ere, garatzen dituen egitasmo sozial gehienak elizbarrutietako edo parrokietako azpiegiturak erabiltzen dituzte, hauek gabe ezingo ziren martxan jarri.

Kosturik gabe

2000. urtetik bi laukiak batera markatu daitezke. Gainera, aukera hau egitea ez da ezer kostatzen, aitorpena “bueltatzeko” baldin bada ez da kopuru horretatik portzentairik kenduko eta “ordaintzeko” baldin bada ez da areagotuko. Zergadunak laukirik ez markatzekotan, Hazienda Publikoa izango da Zerga-Esleipenari dagokion dirua jasoko duena.

Aurreko urtean, Espainiako Caritasen Konfederakundeak “Gizarte Arloak” laukiaren bidez hiritarrek emandako PFEZeko (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) dirutik 20 milioi euro baino zerbait gehiago jaso zuen, Espainia guztian bereziki ahulak diren pertsonei laguntzeko 524 proiektutara bideratu zirenak.

Halaber, Gotzaien Batzarrak pertsona ahulenak laguntzeko Caritasek dituen egitasmoei 6 milioi euroko laguntza eman zion 2012an, azkeneko bost urteetan bezala. Laguntza hau Gotzaien Batzarraren Elizbarrutien arteko Diru Komunaren %2,5a da eta 2010an emandako laguntzaren %20 bateko areagotzea ekarri du. 2008 eta 2012 urteen artean, Gotzaien Batzarrak 20 milioi euro inguru eman dizkio Caritasi.

Caritasi emandako diru hauek –Gotzaien Batzarrak emandakoak zein PFEZtik datozenak- Konfederakundeak bere gizarte egitasmo desberdinetan inbertitutako 250,7 milioi euroen barruan daude. Hauei esker, Espainian 1,8 milioi pertsonen bizi baldintzak eta duintasuna hobetu ahal izan dira eta baita garapen-bidean dauden herrietan beste 4,5 milioi pertsonenak ere.

 Caritasen bost egitasmotik batek inklusiorako diruak jasotzen ditu

 Caritasek -Elizbarrutietako 68 Caritasek, 6.000 Parroki Caritasek eta debalde laguntzen duten 62.000 boluntariok baino gehiago osatzen duten konfederakundea- garatutako bost egitasmotik batek bere baliabideetako parte bat Errenta Aitorpenean “Gizarte Arloak” laukia markatzen duten hiritarren elakartasunari esker jasotzen du.

Azken urteetan, pertsona ahulenak gizartean integratzeko, Caritasek esku-hartze marko berri bat garatzen joan da, zeinean ikuspuntu integral eta banan-banako batetik, pertsona bakoitza bere jardueraren ardatz nagusia baiten, pertsona bakoitzaren baztertze egoera ezberdina denez, ez baitago inklusio prozesu homogeneoak egiterik.

Gure ongizate-gizartean, pertsona baztertuak daude, truke ekonomiko, politiko eta sozialan nahiz gizartearen amankomuneko eraikuntzan parte-hartzen ez duten hiritarrak eta beraien giza duintasunaren oinarrizko dimentsio batzuen gabezia pairatzen dutenak. Krisia dela eta, egoera hauek areagotu egin dira eta gero eta pertsona gehiagorengan eragiten dute, gizarte-bazterketaren pauso batera utziz.

Bere experientzia dela eta, Caritasek badaki ekintza kolektiboa, gizarte ehuna eta politika publikoei esker, prozesu honi buelta ematen ahal zaiola. Hortaz PFEZen bidez hiritarrek adierazten duten konpromezuaren funtsezko garrantzia, gure erakundeari pertsonek beraien autonomia eta eskubide osoko hiritarrak bezala bizitza duina bat izateko egitasmoak aurrera ateratzeko ahalmena ematen diona.

Iturria: www.caritas.es

Gehiago irakurri:

On Frantzisko Perez: “Elizak 35.000 milioi euro baino gehiago aurrezten dizkio Estatuari”

Karitasek 950.000 pertsona lagundu ditu 2010ean, 2007an baino milioi erdi gehiago

Eskubideak dira, ez opariak. Inor ez etxerik gabe

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a CARITASEK ERRENTA AITORPENEAN GIZARTE ARLOEN ETA ELIZAREN LAUKIAK BATERA MARKATZEKO GONBITEA EGIN DU

  1. Pingback: Caritasek errenta aitorpenean gizarte arloen eta elizaren laukiak batera markatzeko gonbitea egin du. | Erlijioabizi.com

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s