KONGRESUKO PPko BOZERAMAILEAK GOTZAIEI ABORTUAREN LEGEA EZ ZAIELA GUSTATUKO ESAN DU

Konstituzio Epaitegiaren doktrina jarraituko da

Kongresuan PPren bozeramaile den Alfonso Alonsok Zuzenbide Estatu batetan legeak egiten dituena Legebiltzarra dela, eta ez gotzaiak -abortuaren legea eta homosexualen arteko ezkontza bertan behera uztea eskatu dutenak- oroitarazi du. Alonsok, gainera, Gotzaien Batzarrari “seguraski” Gobernuak, Konstituzio Epaitegiaren doktrinaren ildotik, egingo duen 2010eko Abortuaren Legearen erreforma ez zaiola gustatuko nabarmendu du.

16/04/13

«Espainia demokrazia aurreratu bat da, erakunde marko batekin, eta legeak Legebiltzarrak egiten ditu, gotzaiek iritzia ematen dute baina ez dituzte legeak egiten, eta Konstituzioa Konstituzio Epaitegiak interpretatzen du azken batean, adierazi du astearte honetan Diputatuen Kongresuan Talde Popularrak izandako bileraren ondoren komunikabideei egindako adierazpenetan.

Honela, PPk Konstituzio Epaitegiaren doktrina erabat errespatzen duela baieztatu du, sententzia batzuk beste batzuk baino gehiago gustatu arren. Aldi berean, PPk beti defendatu duena Abortuaren Legea 1985 doktrina horretara bueltatzea dela azpimarratu du, «zeinarengandik aurreko legealdian, PSOEren aldebakarreko erabaki bat dela eta, legea urrundu baitzen».

Hori bai, Alonsok zalantzan jarri du gotzaiei Albertu Ruiz-Gallardonen sailak esku artean darabilen erreforma gustatuko zaiena: «Seguraski gotzaiei asko gustatuko ez zaien erreforma bat egingo dugu, Konstituzio Epaitegiko 1985eko interpretazioarekin bat baitator, PPren egitasmoaren barnean zegoena», esan du.

Estatua eta Eliza Katolikoaren arteko harremanei dagokieonez, 1979ko Konkordatuak erregulatzen dituena, gaur egun indarrean dagoena eta, bere aburuz, nahiko ongi funtzionatu duena, Alonsok oroitzen du PSOE izan dela Akordio horiek indarrean egon direnetik Gobernuan denbora gehien egon dena.

«PSOEk Konkordatua salatu nahi izatea ez da gauza berria. Nik badakit gobernatzen duenean esaten eta egiten duena, orain egiten duenaren ezberdina dena», epaitu du. Era berean, hori nazioarteko akordio bat dela eta ezin dela lege arrunt baten bidez aldatu argitu du.

Infocatolicatik moldatua

Gehiago irakurri:

Gallardonek 1985eko abortuaren lege tranpara bueltatuko dela iragarri du

Rouco: “Bizitza eskubidearen babesgabetasun legalak jarraitzen du”

“Abortoraren espainiar legedia erabat bidegabea” dela salatu dute gotzaiek

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a KONGRESUKO PPko BOZERAMAILEAK GOTZAIEI ABORTUAREN LEGEA EZ ZAIELA GUSTATUKO ESAN DU

  1. Pingback: Kongresuko PPko bozeramaileak gotzaiei abortuaren legea ez zaiela gustatuko esan du. | Erlijioabizi.com

  2. Pingback: PPk ABORTUAREN LEGEAREN ERREFORMA ATZERATUKO DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s