ABILAKO SAN JUANEN ERLIKIA-ONTZIA IRUÑAN

doctorado-papatapiz

Doktoratuaren argazki bat

Jakina den bezala, Abilako San Juan, apezen zaindaria, Elizaren Doktore egin zuen Aita Santuak aurreko urriaren 7an. Hau dela eta, Benedikto XVIak jubileo urte bat eman zion santuaren hilobia gordetzen duen santutegiari (Montilla, Kordoba). Gainera, doktore berriaren erlikiak eramaten dituen zilarrezko eta urrezko erlikia-ontzi bat elizbarruti desberdinetan zehar eramaten ari dira. Artelan berezi honek santuaren ezkerreko klabikula eta bihotzaren zati bat gordetzen ditu.

Abilako San Juanen erlikia-ontzi ibiltaria Iruñan dago jada. Frantzisko Jabier Garzonen eskutik etorri da. Bi Xabieraldietan presente egoteaz gain, erlikia-ontzia gure artean egongo da martxoaren 15a arte, denok gurtu dezagun. Ondoren egitasmoa:

– Astelehena 11: San Nikolas Parrokia (10:00-13:00), Errekoletak (17:30-19:30).

– Asteartea 12: Nafarroako Unibertsitateko Teologia Fakultatea (10′:00-13:00), San Lorentzo Parrokia (17:30-19:30).

– Asteazkena 13: Atarrabiako Amor Misericordioso Apez-Egoitza (10:00-13:00), Artzai Onaren Apez-Egoitza (17:00-19:30).

– Osteguna 14: San Migel Parrokia (10:00-13’00), San Frantzisko Jabier Parrokia (17:00-19:30).

– Ostirala 15: Bidasoa Nazioarteko Apezgaitegia (10:00-13:00), Salsipuedes kaleko Karmeldar Oinutsak (17:00-19:30).

Astelehenetik ostiralera jardunaldia Seminarioko Kaperan Bezperen ospakizunarekin bukatuko da arratsaldeko 20:00etan, Jabier Sagasti, Santiago Arellano, Juan Karlos Elizalde, Jose Jabier Anaut eta  Serjio Alaba apezen predikazioekin.

Gehiago irakurri:

Abilako San Juani buruzko wiki bat

Abilako San Juanen baliabideak

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Recursos / Baliabideak. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s