ESPAINIAKO BARNE MINISTROA: “HEZKUNTZA-LEGEEK EZ DITUZTE ERRESPETATZEN ELIZAREN ETA ESTATUAREN ARTEKO AKORDIOAK”

Jorge Fernandez Diaz Barne Ministroak “indarrean dauden hezkuntza-legeek Elizaren eta Estatuaren arteko Akordiak errespetatzen ez dituzte”la esan du. “Akordio horien arabera, Erlijioa ezin da “mariatzat” hartu eta gainontzeko oinarrizko ikasgaien balio berbera izan behar du″ baieztatu du Erroman, Aulki Santuan, Espainiar Enbaxadan “Erlijioa eta Esparru Publikoa” izenburupean izan zen konferentzian.

Eskertzekoa da Fernandez Diaz gurekin bat etortzea. Baina ez legoke gaizki Ministroak zenbait gauza azaltzea. Esate baterako, zergatik bere alderdiak ez zuen aurreko bi legealditan (bat gehiengo absolutuarekin) Erlijio-ikasgaiaren egoera konpondu. Hortaz gain, PPk orain aurkeztu duen hezkuntza-erreformak (LOMCE) zalantza asko sortzen ditu Erlijio-ikasgaiaren inguruan.

LOMCEren zirriborroa ikusita, ez dago bat ere argi Erlijioak ikasgai guztiak bezala espedientean kontutan hartuko ote denik. Gainera, Batxilergoan, Autonomia Erkidegoak edo Ikastetxe bakoitzak erabakiko dute ikasleei Erlijio-ikasgaia ikasteko aukera eman ala ez. Haur Hezkuntzan ez da Erlijioa inondik inora aipatzen. Lanbide Heziketaz hobeto ez mintzatzea: gaia ez da mahaigaineratu ere egiten, ministroak aipaturiko Akordioek Lanbide Hezkuntzan Erlijioa ikasteko aukera librea egon behar duela esan arren (ez al dira ikasle hauek besteak bezala?).

Zer bilatzen du PPk adierazpen hauekin? Bitxia eman arren, LOMCEri buruz bere aurkari politikoek bezala hitz egiten baitu, hau da, Erlijioaren aldeko erreforma bat izango balitz bezala. Baina LOMCEk ez ditu Fernandez Diaz Ministroak modu arranditsuan aipatzen dituen erlijio eta hezkuntza-askatasuna errespetatzen.

Erlijioa Nafarroan

Gehiago irakurri:

Esan dezagun egia: PPk ez du Erlijio-ikasgaiarekin justiziarik egingo

Legeb ez bezala, Erlijioaz hitz egiten du PPren Hezkuntza Legearen zirriborroak

Erlijio-heziketarako eskubidea

Esta entrada fue publicada en Noticias / Berriak, Opinión / Iritzia y etiquetada , , , , . Guarda el enlace permanente.

5 respuestas a ESPAINIAKO BARNE MINISTROA: “HEZKUNTZA-LEGEEK EZ DITUZTE ERRESPETATZEN ELIZAREN ETA ESTATUAREN ARTEKO AKORDIOAK”

  1. Pingback: DEBILIDADES Y FORTALEZAS DE LA ERE, UNA MIRADA DESDE EUROPA / EHEaren INDARRAK ETA AHULDADEAK, BEGIRADA BAT EUROPATIK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: LOMCEren HUTSUNEAK ERLIJIO-IKASGAIAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: UNA ASIGNATURA APASIONANTE. APÚNTATE A CLASE DE RELIGIÓN / IKASGAI ZORAGARRI BAT. IZENA EMAN ERLIJIO-IKASGAIAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  4. Pingback: DBH ETA BATXILERGOKO 2013-14 IKASTURTEKO AURREMATRIKULA APIRILAREN 10etik 19ra EGINGO DA NAFARROAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  5. Pingback: PPk EZ DU BATXILERGOAN IKASI NAHI DUTEN GUZTIEI ERLIJIO-IKASGAIA ESKEINIKO | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s