ON FRANTZISKO PEREZ: “ELIZAK 35.000 MILIOI EURO BAINO GEHIAGO AURREZTEN DIZKIO ESTATUARI”

El arzobispo de Pamplona, Francisco Pérez.

Argazkia: Europa Press

Iruña eta Tuterako Artzapezpikua den On Frantzisko Perezek Artzapezpikutzak “zerga ordaintzen duela” adierazi du eta Elizak, “solidarioa” dena, “Estatuari 35.000 milioi euro baino gehiago aurrezten dizkiola” azpimarratu du.

Honela seinalatu du Iruñako Artzapezpikuakaurtengo Xabieraldiak aurkezteko egin den prentsaurrekoan, Nafarroako Parlamentuak ostegun honetan Elizak nafar udaletxeei hiri-kontribuzioa ordaintzeko ekimena onartu eta gero.

Frantzisko Perezek atzo gai “honen berri berandu” izan zuela baieztatu du, “gaueko 12etan” iritsi baitzen, horregatik, adierazi duen arabera, afera “argitzeko eta zehazteko komunikatu bat egin dezatela esan dut”.

“Egiten ari den azterketa itxoiten ari naiz orain”, esan du artzapezpikuak, Parlamentuaren erabakia baloratzeko Artzapezpikutzak egiten ari den komunikatuari lotzeko, ostiral honetan zehar komunikabideetara igorriko dena. “Elizari dagokiona, eman eta egiten duena ikusi behar dugu momentu honetan” nabarmendu du.

Hala, gogoan hartu du “batzuetan ez dagoela behar adina datu eta orduan argitu beharra dagoela” eta azpimarratu du “Artzapezpikutzak, adibidez, hiri-kontribuzioa ordaintzen duela”. “Iruñako Seminarioak hiri-kontribuzioagatik urtean 20.000 euro ordaintzen dizkio Udaletxeari eta baita parrokiek ere, hori da argitu eta zehaztu nahi duguna”, azaldu du.

Gainera, Iruñako Artzapezpikuak “Elizak pobreen mesederako ematen duen diru kopurua” baloratu du, “Karitas eta laguntzen dugun guztia Eliza delako”. Esan duenaren arabera, Eliza Katolikoak “35.000 milioi euro aurrezten dizkio Estatuari” eta erakundea “solidarioa dela eta pobreei laguntzen diela” defendatu du. “Gainerakoan, agian gehiago egin behar baldin badugu, denok gehiago egin dezakegulako, baina Eliza solidarioa da”, amaitu du.

Hau dela eta, Parlamentuak ostegunean hartutako erabakiari dagokionez “erantzun zehatz, argi, egiazkoa eta objetiboa eman behar dugula” errepikatu du, “horixe da egin behar duguna”. “Elkarri lagundu behar diogu eta hau da Artzapezpikutzatik ere egin nahi duguna”, baieztatu du.

“KRISIA EZ DA KONPONTZEN” OHZrekin

Bestetik, Herri-erlijiotasun delegatuak, Frantzisko Jabier Leozek, “krisia OHZrekin ez dela konpontzen” defendatu du eta “inor baldin badago krisiari aurre egiten hori Eliza Katolikoa eta Karitas” direla argudiatu du.

“Inoiz ez da ke-gortina ona izaten eta OHZrena egoeraren araberako kontua da, oso demagogikoa” mantendu du Leozek, “Elizarekin ehundaka familik eta pobre askok aurrera jarraitzen dutela” baieztatuz. “Espero dezagun OHZren gaiak ez dezala bakarrik Elizarengan eragina izan. Eta krisiaren kontra Eliza Katolikoak baino askoz gutxiago egiten duten beste erakunde eta taldeengan eragina izan dezala ere” bukatu du.

Europa Pressetik euskaratua

Gehiago irakurri:

Txema Mauleonek (I-E) Elizak OHZ ordain dezala eskatu du

Eusko Legebiltzarrak Elizak OHZ ordaintzeko proposamena bertan behera utzi du

Etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

7 respuestas a ON FRANTZISKO PEREZ: “ELIZAK 35.000 MILIOI EURO BAINO GEHIAGO AURREZTEN DIZKIO ESTATUARI”

  1. Pingback: CARITASEK ERRENTA AITORPENEAN GIZARTE ARLOEN ETA ELIZAREN LAUKIAK BATERA MARKATZEKO GONBITEA EGIN DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: On Frantzisko Perez: “Elizak 35.000 milioi euro baino gehiago aurrezten dizkio estatuari” | Erlijioabizi.com

  3. Pingback: Caritasek errenta aitorpenean gizarte arloen eta elizaren laukiak batera markatzeko gonbitea egin du. | Erlijioabizi.com

  4. Pingback: MARTHA PELLONI ERLIJIOSO ARGENTINARRARI EMAN DIOTE 2013ko ELKARTASUNAREN “NAFARROA” NAZIOARTEKO SARIA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  5. Pingback: PSOEk ERLIJIO-IKASGAIAREKIN ETA OHZrekin NAZIOARTEKO AKORDIOAK URRATU NAHI DITU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  6. Pingback: AUZITEGI KONTITUZIONALAK KONSTITUZIOAREN KONTRAKOA JO DU ELIZA OHZ ORDAINTZERA BEHARTZEN ZUEN LEGE NAFARRA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  7. Pingback: NAFARROAKO PARLAMENTUAK SEBASTIAN KARDINALAK HOMOSEXUALTASUNARI BURUZ ESANDAKOA GAITZETSI DU | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s