BENEDIKTO XVI.ak ELIZAREN BURU IZATEARI UTZIKO DIO

2013-02-11

Bihotz-bihotzez eskerrak ematen dizkizuet nirekin batera nire ministerioaren zama eramateko eskeini duzuen maitasun eta lan guztiarengatik, eta nire akats guztiengatik barkamena eskatzen dut. Orain, Jesukristo Gure Jauna bere Artzai Gorenaren eskuetan uzten dugu Elizaren ardura eta Maria, bere Ama Santuari, eskatzen diogu, bere ama-ontasunarekin Kardinal-gurasoei Aita Santu berriaren aukeraketan lagun diezaiela”.

Honela esan du Aita Santuak goizeko Ohiko Kontsistorio Publikoan:

Anai-arreba maiteok,

Kontsistorio honetara deitu zaituztet, ez hiru kanonizazio kausetarako bakarrik, baizik eta Elizaren bizitzarako garrantzi handia daukan erabaki bat jakinarazteko ere. Nire kontzientzia Jainkoaren aurrean behin eta berriz aztertu ondoren, nire adin handia dela eta, ziur nago Pedroren ministerioan behar bezala jarduteko indarrik ez daukadala. Jakin badakit ministerio honek, bere izakera espiritualarengatik, ez dela bakarrik ekintza eta hitzen bidez gauzatu behar, baizik eta baita sufritzen eta otoitz egiten ere. Hala eta guztiz ere, gaurko munduan -fede-bizitzarentzako oso garratzitsuak diren aferek astinduta eta eraldaketa azkarrek baldintzatuta- san Pedroren txalupa gidatzeko eta Ebanjelioa iragartzeko, gorputzaren zein espirituaren bizkortasuna behar da eta, bizkortasun hau, azkeneko hilabetetan, hainbesteraino gutxitu da nigan, gomendatu zidaten ministerioa aurrera eramateko ezintasuna onartu behar dudala. Hortaz, ekintza honen seriotasunaren jakinaren gainean, askatasun osoz, Erromako Gotzaia den San Pedroren ondorengoaren ministerioari uko egiten diodala adierazten dut. Kardinalek 2005eko apirilaren 19an eman zidaten ministerio honen ardura, honela, 2013ko otsailaren 28ko 20:00etatik, Erromako aulkia, San Pedroren aulkia, hutsik geratuko da eta, aginpidedunak konklabea iragarri beharko du Aita Santu berria aukeratzeko.

Anai-arreba maiteok, bihotz-bihotzez eskertzen dizuet niri ministerio hau eramaten laguntzeko eskeini duzuen maitasun eta lan guztiagatik eta barkamena eskatzen dut nire akatsengatik. Orain, Jesukristo Gure Jauna bere Artzai Gorenaren eskuetan uzten dugu Elizaren ardura eta Maria, bere Ama Santuari, eskatzen diogu, bere ama-ontasunarekin Kardinal-gurasoei Aita Santu berriaren aukeraketan lagun diezaiela. Niri dagokionez, etorkizunean ere, Jainkoaren Eliza Santua bihotz-bihotzez zerbitzatu nahiko nuke otoitzari eskeinitako bizitza baten bidez.

Vaticano, 2013eko otsailak 10

BENEDICTUS PP. XVI

http://www.news.vatik euskaratua

Gehiago irakurri:

Aita Santuaren esperantzaren arrazoiak: elkarrizketa argitaragabea Benedikto XVI.ri

Fedearen Urteari hasiera eman dio Benedikto XVI.ak

Aita Santuak Elizaren doktoreak izendatu ditu Abilako San Juan eta Bingeneko Hildergarda

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

5 respuestas a BENEDIKTO XVI.ak ELIZAREN BURU IZATEARI UTZIKO DIO

  1. Pingback: AITA SANTUAK BERE UKOA AZALTZEN DU LEHENENGO AGERRALDI PUBLIKOAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: “BENEDIKTO: NEKAGAITZ BATASUNAREN ALDE” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: BENEDIKTO XVI.aren AZKEN ENTZUNALDI OROKORRA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  4. Pingback: Elizaren buru izateari utzi dio Benedikto XVI.ak; hauek dira bere hitzak. | Erlijioabizi.com

  5. Pingback: Aita Santuak bere ukoa azaltzen du lehenengo agerraldi publikoan. | Erlijioabizi.com

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s