JUAN ANTONIO MARTINEZ CAMINO: “ERLIJIOA, ETIKA ETA ESKOLA”

ERLIJIOA, ETIKA ETA ESKOLA

Juan Antonio Martinez Camino

Madrilgo Gotzai Laguntzailea. Espainiako Gotzainen Batzarreko Idazkari Nagusia

Hainbat hamarkada dira Espainian Estatu-eskolan Erlijio-hezkuntzak erregulazio justu baten beharra duenetik. Egoera hau da, zalantzarik gabe, azken urteotan gure hezkuntza sistemak jasotzen dituen emaitza txarren arrazoietariko bat. Kontzientzi moralaren formakuntza onak, hezkuntza maila bakoitzari dagokion maila akademikoaren araberako kristau-fedearen ulermenaz animatua, haurrei nahiz gazteei asko lagunduko lieke beraien erantzukizunak gogo biziz hartzen edo pertsonaren egiazko garapenak eta ikasketek eskatzen dituzten ahaleginaren adinako kemenaz aurpegia ematen bederen.

Baina ez dute denek horrela ikusten ezta horrela ikusi izan ere. Ezarritako ondoz-ondoko hezkuntza-legeek gero eta gehiago oztopatu dute erlijio eta moral hezkuntza eskolan, etika publikoa eta moral erlijiosoa faltsuki kontrajartzen dituen ideologia jakin batek markatuak izan direlako, zeinak ezin baituen funtsezko kritika teoriko bat ere jasan, ezta hezkuntza emaitza positiboekin justifikaziorik eduki ere.

Erlijioa eskolan marjinatzeko edota eskolatik kaleratzeko ematen diren arrazoiak honelakoak dira. Erlijioa afera pribatu bat da eta moral erlijiosoa aukera partikular bat da, gizarte osoari inposatu ezin zaiona. Estatuak denon elkarbizitzaren ardura dauka eta ezin da fede pribatu zein moral partikularretan oinarritu. Hortaz, Estatu-eskolan balio unibertsaletarako bakarrik egon behar du tokia; ez dago bertan erlijioarentzako tokirik. Nahi duenak, bere fedea edo bere seme-alabena elizan landu dezala.

Tolerantzia itxura maitagarri batekin, aipatu etika publiko eta pribatuaren arteko kontrajartzeak pertsonaren oinarrizko eskubideak urratzen dituen ikusmira oker bat izkutatzen du. Oinarririk ez duena finkatutzat jotzen duelako da okerra. Hau da: Estatua gai dela denoi inposatzen ahal diren balio etiko unibertsalak zeintzuk diren esateko. Zergatik jakingo du Estatuak gizarteak baino hobeto -familiak, eskolak, elkarteak, fede-elkarteak- non dagoen bertutea eta zeintzuk diren hau osatzen duten printzipioak, giza naturarekin egiazki bat etortzeagatik? Nork erabakiko du -adibidez- kristau-fedeak edo filosofiak berezkoa duten unibertsaltasun asmoa eta Estatu-etikaren beste unibertsaltasun asmo horren arteko auzi intelektuala? Ez al da lazgarria Estatu bera, epaile eta parte gisa, izan behar duela pentsatzeak? Gainera, ustezko etika unibertsal bat inposatzeko ez den gauzetarako erabili behar den indarraren jabe de epailea.

Historiak —XX. mendekoa batik bat— erakusten du praktikan teoriak badakiena: Estatuak, bere eskuduntzetatik baino haratago joaten denean eta bere burua moralaren iturri edo bide bilakatzen duenean, pertsonen eskubideen kontra jotzen bukatzen du, modu tragikoan maiz. Ez da Estatuaren eskuduntza etikarik inposatzea: ez erlijiosoa, ezta laikoa ere.

Etika edo morala, definizioz, errealitate aurrepolitikoa da, ez dago Estatuaren eskuetan. Bigarren Gerrate Mundialetik sortutako ordenamendu demokratikoek bere existentziaren gakoa hor dagoela argi eta garbi ulertu zuten. Horregatik, kontzientzia eta irakaskuntza-askatasuna bermatzeko lege mekanismo egokiak hartu zituzten.

Hezkuntza-askatasunak, Konstituzio Espainolak ere ezagutu eta babesten duena, horixe esan nahi du hain zuzen ere: Estatuak hezkuntzan modu subsidiarioan jardun behar duela, hau da, esparru horretan subjetu nagusia den gizartearen jarduera hezitzailea erregulatuz, sustatuz eta osatuz.

Espainian, hezkuntza honek daukan egoera legala ezegonkorra izan arren, gurasoen %70ak aukeratzen du Erlijio eta Moral Katolikoa beraien seme-alabentzako. Estatuak Konstituzioak (27. art.) ezagutzen duen eskubide horren erabilera erreztu behar die. Horrekin ez du katolizismoa inposatzen, aukera libre hau egin nahi dutenen eskubidea errespatzen du. Beste batzuek beste aukera konfesional batzuk hartuko dituzte. Hezkuntza konfesionalik nahi ez dutenei Hezkuntza Administrazioak ez die balizko Estatu-etika unibertsal bat eta, beraz, estatalki konfesinola, eskeiniko. Adibidez, kultura eta erlijioen inguruko ezagutzak eskeiniko dizkie; etika filosofiko desberdinei buruz edota Zuzenbide Estatuaren funtzionamenduari buruzko oinarrizko printzipioen inguruko ezagutzak.

Hortaz, badago erlijioarentzako tokirik eskolan. Estatu demokratikoak kontzientzi eta hezkuntza-askatasunari ezagutzen dion tokia da. Erlijio eta Moral Katolikoaren hezkuntzak hiritar onak hezituko ditu ere, egia eta gezurra ezaberdintzeko gai direnak eta baita ongia eta justizia aukeratzeko indar morala daukatenak ere. Hauek erlijioen mundua eta beste aukera erlijioso ala ez erlijiosoetan dauden printzipio etikoak ezagutuko dituzte, baita ordena politikoa eta ordena erlijioso/moralaren arteko oinarrizko bereizketa ere, demokraziarentzako hain garrantzitsua den printzipio baten jatorri historiko eta ontologikoa non dagoen ikasita izango dutelako: «Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari». Hau da, Erlijio eta Moral Katolikoa ongi ikasi dutenek ez dute galduko Estatuak benetan ez konfesionalak diren irakaskuntzak aukeratu dituztenei subsidiarioki eskeiniko diena. Etika unibertsalaren babesleak lasai egon daitezke. Horrelako etika fede katolikoan oinarritua eta sartua dijoa, hau ez zaio inori inposatu nahi, baina subjetu moralaren konfigurazioari, hau da, pertsonalitatearen garapen osoari, berezko indarra ematen dio.

Gehiago irakurri:

Juan Antonio Martínez Camino, en la tercera de ABC: “Religión, ética y escuela”

Sinposio: Erlijio ikasgaiaren onurak hezkuntzan

Lehen ez bezala, Erlijioaz hitz egiten du PPren hezkuntza legearen zirriborroak

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Opinión / Iritzia y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a JUAN ANTONIO MARTINEZ CAMINO: “ERLIJIOA, ETIKA ETA ESKOLA”

  1. Pingback: UNA ASIGNATURA APASIONANTE. APÚNTATE A CLASE DE RELIGIÓN / IKASGAI ZORAGARRI BAT. IZENA EMAN ERLIJIO-IKASGAIAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: Juan Antonio Martinez Camino: “Erlijioa, etika eta eskola” | Erlijioabizi.com

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s