LEHEN EZ BEZALA, ERLIJIOAZ HITZ EGITEN DU PPren HEZKUNTZA LEGEAREN ZIRRIBORROAK

Goiz osoan zehar, komunikabide desberdinek Jose Inazio Wertek, hezkuntza ministroak, LOMCEren zirriborroan egindako aldaketen berri eman dute (klikatu hemen irakurtzeko). Iraileko bertsioarekin konparatuz, testuak garrantzizko berritasunak ekartzen ditu.

Aurreko zirriborroan ez bezala, Aurreproiektu hau Erlijio-ikasgaiaz mintzatzen da. Iraileko zirriborroak gauzak zeuden bezala uzten zituen, hau da, Erlijio-ikasgaia Maria bat bezala jarraitzen zuen, espediente akademikorako eraginik gabe eta eduki kurrikularrak lantzeko edo “deus ere ez” egiteko erabiltzen den ikasgai alternatibo batekin.

Dirudienez, orain, Erlijio-ikasgiaren balio akademikoa berreskuratu nahi da eta, horretarako, dagokion alternatiba-ikasgaiak ezartzen dira: “Kultura eta Gizarte balioak” lehenengo hezkuntzan eta “Balio Etikoak” DBHn. Etapa horietako maila guztietan agertzen dira eta bata eta bestearen arteko aukeraketa guraso edo tutoreen esku uzten da. Batxilergoari dagokionez, “Erlijio” bi kurtsoetan agertzen da ikas daitezkeen “ikasgai espezifiko”en artean; ereduak ez du alternatibaren beharrik.

Dena den, ikusi beharra dago zein eduki sartzen diren alternatibetan, askotan bezala Gobernuan dagoen alderdiak bere ideología inposatzeko tresnak bilakatu daitezkeelako.

Aldaketa hauek gauzatzekotan -oraindik Aurreproiektu bat besterik ez da- Erlijio-ikasgaiaren egoera legera egokituko litzateke (Konstituzioa eta Eliza-Estatu Akordioak), hamarkadetan izandako legezkotasun eza konponduz. Baina esan bezala, hau guztia zirriborroa besterik ez da eta itxurazko aldaketa bat izan daiteke. Erlijioa eta bere alternatiba espedientean eraginik izan ezean, ez baitago ikasgai honen egoera normalizatzerik. Pentsa dezagun gainera PPk agindu zuen bi legealdietan -bat gehiengo absolutuarekin- ez zuela egoera hau bideratzeko behatz bat ere mugitu.

Kontutan hartu beharreko beste aldaketa esanguratsuak ondokoak dira: Hezkuntza Zibiko eta Konstituzionala, Herritartasunerako Hezkuntzaren ordez aurreko zirriborroan aipatzen zena, bertan behera uzten da; hizkuntzaren arazoa; hezkuntza administrazio eta zentruen autonomia; eta kontzertuen zabalkuntza.

Gehiago irakurri:

Eska diezaiozu Gobernuari Erlijio-ikasgaiarekin justizia egin dezan

Rajoyren hezkuntza lege berriak ez du Erlijio-ikasgaia aipatzen

Munillak Erlijio-ikasgaiaren normalizazioa eskatu du

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak y etiquetada , , , , , . Guarda el enlace permanente.

4 respuestas a LEHEN EZ BEZALA, ERLIJIOAZ HITZ EGITEN DU PPren HEZKUNTZA LEGEAREN ZIRRIBORROAK

  1. Pingback: ERLIJIO HEZIKETARAKO ESKUBIDEA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: JUAN ANTONIO MARTINEZ CAMINO: “ERLIJIOA, ETIKA ETA ESKOLA” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: ESPAINIAKO BARNE MINISTROA: “HEZKUNTZA-LEGEEK EZ DITUZTE ERRESPETATZEN ELIZAREN ETA ESTATUAREN ARTEKO AKORDIOAK” | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  4. Pingback: LOMCEren HUTSUNEAK ERLIJIO-IKASGAIAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s