GURE BIZITZA ERALDATZEKO GARAIA

2012-02-17

Pazkorako prestatzeko 40 egun hartzen dituen penitentzia eta gogoetarako garaia

Pazkoko festarako prestaketa garaia dugu Garizuma. Gure pekatuak aitortu eta haiengatik damutzera deituak gaude eta hobeak izan eta Kristorengandik hurbilago bizi ahal izateko aldatzera deituak. 14CUARESMAQUEEStxiki14.02.gif

40 egunek osatzen dute Garizuma; Hausterre egunean hasi (otsailaren 22an) eta Aste Santuari hasiera emango dion Erremu Iganderarte (apirilaren 1ean).
Denbora horretan, igandeko liturgiaren bitartez batez ere, egiazko fededunen ereduari jarraituz, Jainkoaren seme-alaba moduan bizitzeko ahaleginak egingo ditugu.

Garizumako liturgiaren kolorea morea da, dolua eta penitentziaren adierazgarri. Gogoetarako, penitentziarako eta espiritua eraldatzeko garaia da; pazkoaren misterioari begira gure burua prestatzeko denbora dugu.

Garizuman, Kristok gure bizitza eraldatzeko deia egiten digu. Elizak, Garizuma Jesukristora eramango gaituen bidea bezala bizitzera gonbidatzen gaitu, Jaunaren Hitza entzuten, otoitz egiten, lagun urkoarekin daukaguna banatzen eta ekintza onak egiten. Jesukristoren moduan, jarrera kristauaren arabera bezitzera gonbidatzen gaitu; izan ere, bekatuak Jaunarengandik urruntzen gaitu.

Horregatik guztiagatik, Garizuma barkamenerako eta elkarkidetzerako garaia dugu. Egunero, gure bizitzan zehar, Jaunarengandik eta gure anai-arrebengandik urruntzen gaituzten gorrotoa, inbidia eta jelosia gure bihotzetatik kanporatzen saiatu behar dugu. Garizuman, Jesusen Gurutzea ezagutu eta maitatzeko ikasbidea dugu. Horrekin batera, gure gurutzea pozez hartzen ikasiko dugu, berpizkundearen aintza lortzeko.

40 EGUN

Garizumaren iraupenak Biblian 40 zenbakiak duen sinbologian du oinarri.

Zenbaki sakratuarekin badira beste adibide argiak: uholde nagusiaren 40 egunak, juduek basamortuan zehar egindako bideak iraun zituen 40 urteak, Moises eta Eliasek mendian egin zituzten 40 egunak, Jesusek, bizitza publikoari ekin aurretik basamortuan eman zituen 40 egunak, juduak Egipton bizi izan ziren 400 urteak,…

Biblian, lau zenbakiak materiarekin zerikusia duen oro adierazten du. Eta atzetik zeroak badaramatza, lurrean egingo dugun bizitzaren adierazgarri dugu, frogez eta oztopoez betetako garaia.

Garizumaren inguruko ospakizunak IV. Mendean hasi ziren, barau eta bijilia egiteko joerak, Elizaren berrikuntza zituen helburu. Gaur egun, Ekialdean zorrotz jarraitzen diote ohiturari baina Mendebaldean Garizumako betebeharrak arintzen joan dira.

Dena dela, ezinbestekoa da, kristauontzat, Garizuma garaian penitentzia eta elkarraldatze espirituari eustea.

3semanasantacruzcifixion.gif

Fuente: http://www.elizagipuzkoa.org

Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Recursos / Baliabideak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

3 respuestas a GURE BIZITZA ERALDATZEKO GARAIA

  1. Pingback: GARIZUMAREN INGURUAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: GARIZUMA GARAIA HAURREKIN LANTZEKO MATERIALA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: GARIZUMA 2013 LANTZEKO BALIABIDEAK | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s