ERROSARIO SANTUA

Lourdeseko Ama Birjina

Ama Birjina Jainkoak egin duen emakumerik ederrena da. Aingeruak esan zion bezala, “graziaz betea” da, Jainkoaz betea. Eta Jainkoak eskatu zionari Bai esan zion une hartatik, Jainkoaren Ama da, eta gure gorespen handienak merezi ditu. Hortaz gain, Jesusek  Maria Amatzat eman zigun San Juani hau esan zionean: “Horra hor zure Ama” (Jn 19, 27). Horregatik, bere Bihotz maitagarrian garamatza beti, eta guk bere seme-alabak bezala maita dezagun nahi du. Zuk Ama Birjina laudatu dezakezu eta modu desberdinez zure maitasuna adierazi: zenbait otoitz errezatuz edo Gure Amari hainbeste atsegin zaion Errosario Santua bezalako debozioa praktikatuz. Ama Birjinarenganako debozioak, zintzoa baldin bada,  zure eginbeharrak behar bezala egiten lagunduko dizu, Bera baita Jesusi obeditzen irakasten diguna: “Egin horrek esango dizuena” (Jn 2, 5).

ERROSARIO SANTUA

Ama Birjinak agintzari asko egin dizkie Errosario Santua errezatzen dutenei. Otoitz hau Jesukristoren eta Ama Birjinaren bizitzari buruzko gogoetan datza. Lau zatitan banatua dago eta zati bakoitza bost misterio edo gertakaritan. Misterio bakoitzean Gure Aita bat, hamar Agur Maria eta Aintza esaten da. Ohitura oso ona da egunero Errosario Santuaren zati baten gogoeta familian nahiz bakarka egitea.

-Otoitz egiteko modua:

1. GURUTZE SANTUAREN seinaleagatik + gure etsaiengandik libra gaitzazu+ gure Jaun eta Jainkoa+. Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

2. DAMU OTOITZA: Jesu Kristo nire Jauna, Jainko eta gizon egiazko, nire Egile, Aita eta Salbatzaile hori. Zarena zarelako neurri gabe ona eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako damu dut bihotz bihotzez, damu dut zu nahigabetua. Eta infernuko oinazeetan zigortu nazakezulako. Zure Jainko graziaz lagunduta asmo sendoa hartzen dut berriz ere bekaturik ez egiteko, aitortu eta bekatuen ordaina betetzeko. Amen.

3. AINTZA: Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen.

Hamar Agur Mariak errezatu ondoren hauetariko otoitz bat edo biak esan daitezke:

-Graziazko eta errukizko Ama, gorde gaitzazu orain eta gure heriotzeko orduan. Amen.

-Oh Jesus Ona, barkatu gure pekatuak, infernuko suaz libra gaitzazu, eraman zerura arima guztiak, lagun itzazu bereziki zure Errukitasuna gehien behar dutenak (Fatiman Ama Birjinak artzaiei irakatsitako otoitza).

4. Lehenengo gertakaria iragartzen da eta Gure Aita esaten da.

5. Hamar Agur Maria errezatu eta Aintza esan.

6. Bigarren gertakaria iragarri eta Gure Aita esan.

7. Hamar Agur Maria errezatu eta Aintza esan.

8. Hirugarren gertakaria iragarri eta Gure Aita esan.

etab.

Pozezko Gertakariak

(astelehenetan eta larunbatetan)

1.- Jaungoikoaren Semea gizon egitea.

2.- Andre Mariak bere lengusinari egindako ikustaldia.

3.- Jainko Semearen jaiotza.

4.- Andre Maria bere Seme Jesusekin elizan sartzea.

5.- Jesus Haurra galdu eta elizan aurkitua.

Argizko Gertakariak

(ostegunetan)

1.- Jaunaren Bataioa Jordanen.

2.- Kanako ezteiak.

3.- Jaungoikoaren Erregetzaren Iragarpena.

4.- Jaunaren Antzaldatzea.

5.- Eukaristiaren Eraketa.

Oinazezko Gertakariak

(asteartetan eta ostiraletan)

1.- Jaunaren otoitza Getsemaniko baratzean.

2.- Jesus zigortua.

3.- Jesus arantzez koroatua.

4.- Jesusek Gurutzea eramaten du.

5.- Jesusen heriotza gurutzean.

Aintzazko Gertakariak

(asteazkenetan eta igandetan)

1.- Jesusen Piztuera.

2.- Jaunaren zerura igotzea.

3.- Espiritu Santuaren etorrera.

4.- Andre Maria zeruetara jasoa.

5.- Andre Maria zeru-lurreko Erregina.

LETANIAK

Jauna, erruki zakizkigu

Kristo, erruki zakizkigu

Jauna, erruki zakizkigu

Kristo, entzun gaitzazu

Kristo, adi gaitzazu

Zeruko Aita Jaungoikoa, erruki gutaz

Jaungoikoaren Semea, gizonen Eroslea, erruki gutaz

Espiritu Santu Jaungoikoa, erruki gutaz

Hirutasun Santua, Jainko bakarra, erruki gutaz

Andre Maria, otoitz gure alde

Jaungoikoaren Ama Santua, otoitz gure alde

Birjinen Birjina Santua, otoitz gure alde

Jesukristoren Ama, otoitz gure alde

Elizaren Ama, otoitz gure alde

Jaungoikozko graziaren Ama, otoitz gure alde

Ama txit garbia, otoitz gure alde

Ama errugabea, otoitz gure alde

Ama kutsugabea, otoitz gure alde

Ama orbangabea, otoitz gure alde

Ama sortzez garbia, otoitz gure alde

Ama maitagarria, otoitz gure alde

Ama miragarria, otoitz gure alde

Irakatsi oneko Ama, otoitz gure alde

Egilearen Ama, otoitz gure alde

Eroslearen Ama, otoitz gure alde

Birjina txit begiratua, otoitz gure alde

Birjina gurgarria, otoitz gure alde

Birjina goragarria, otoitz gure alde

Birjina indartsua, otoitz gure alde

Birjina errukitsua, otoitz gure alde

Birjina zintzoa, otoitz gure alde

Zuzentasun ispilua, otoitz gure alde

Jakinduriaren jarlekua, otoitz gure alde

Gure pozaren iturria, otoitz gure alde

Ontzi zerutarra, otoitz gure alde

Ontzi omengarria, otoitz gure alde

Eraspen ontzi ospetsua, otoitz gure alde

Arrosa miragarria, otoitz gure alde

Daviden dorrea, otoitz gure alde

Marfilezko dorrea, otoitz gure alde

Urrezko etxea, otoitz gure alde

Itun Berriko Kutxa, otoitz gure alde

Zeruko atea, otoitz gure alde

Goizeko izarra, otoitz gure alde

Gaixoen osasuna, otoitz gure alde

Bekatarien babesa, otoitz gure alde

Atsekabetuen aringarria, otoitz gure alde

Kristauen laguntza, otoitz gure alde

Aingeruen Erregina, otoitz gure alde

Patriarken Erregina, otoitz gure alde

Profeten Erregina, otoitz gure alde

Apostoluen Erregina, otoitz gure alde

Martirien Erregina, otoitz gure alde

Aitorleen Erregina, otoitz gure alde

Birjinen Erregina, otoitz gure alde

Santu guztien Erregina, otoitz gure alde

Jatorrizko errugabe sortutako Erregina, otoitz gure alde

Zeruetara jasotako Erregina, otoitz gure alde

Arrosario Santuaren Erregina, otoitz gure alde

Familiaren Erregina, otoitz gure alde

Bakearen Erregina, otoitz gure alde

Jaungoikoaren Bildotsa, gizonen bekatuak kentzen dituzuna

Barka iezaguzu, Jauna.

Jaungoikoaren Bildotsa, zuk kentzen duzu munduko pekatua

Adi iezaguzu, Jauna.

Jaungoikoaren Bildotsa, zuk kentzen duzu munduko pekatua

Erruki gutaz, Jauna.

Zure babesera gatoz, Jaungoikoaren Ama Santua. Entzun gure eskariak estutasun eta larrialdietan eta libra gaitzazu arrisku guztietatik, Birjina aintzatsu eta dohatsu horrek.

Otoitz egizu gure alde, Jaungoikoaren Ama Santu horrek. Jesukristo gure Jaunaren aginduak irabaz ditzagun.

Otoitza:

Isur ezazu, arren Jauna, gure bihotzetan zure grazia, Jesukristo zure Semearen Gizakundea, Aingeruaren esanez, ezagutu genuenok, Haren Nekaldi eta Heriotzaren bitartez, aintzazko piztuerara hel gaitezen. Jesukristo gure Jaun beraren bitartez. Amen.

Beste lotura batzuk:

Rosarium Virginis Mariae

El rosario, historia, magisterio, teología y valores

Arrosario Santua

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Euskara / Vascuence, Noticias / Berriak, Recursos / Baliabideak. Guarda el enlace permanente.

7 respuestas a ERROSARIO SANTUA

  1. Pingback: KARMELGO AMA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  2. Pingback: ANDRE MARIAREN ZERURATZEA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  3. Pingback: LAS TRES DIÓCESIS VASCAS PROMULGAN MAÑANA EL CATECISMO EN EUSKERA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  4. Pingback: BIHAR EUSKARAZKO KRISTAU-IKASBIDE BAT KALERATUKO DA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  5. Pingback: IRAKATS IEZADAZU OTOITZ EGITEN. ENSÉÑANOS A REZAR, LIBRO BILINGÜE PARA REZAR EN FAMILIA | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  6. Pingback: “GERRA GEHIAGORIK EZ”, AITA SANTUAREN DEIALDIA ANGELUSAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

  7. Pingback: ASTE SANTUA BIDEOTAN | RELIGIÓN EN NAVARRA – ERLIJIOA NAFARROAN

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s