Mendekoste eguneko sekuentzia Espiritu Santuari eskeinitako otoitzik zaharrena dugu. Dohai handi hau eskatzeko erabiltzen da. Hortaz aparte, apostoluengana jeitsi zen lehenbiziko aldia oroitzeko edo berriz bizitzeko aukera da ere bai. Izan ere, Mendekoste Festaburuak gertakari hau ospatzen du: Pazko Igandetik (Jesusen Piztuera egunetik) 50 egunetara ikasleek eta Ama Birjinak Espiritua jaso zutenekoa (ikus Apostoluen Eginak, 2. kapitulua).
Espiritu Santuarengandik jasotako indarraz baliatuta, apostoluek Ebanjelioa hots egiteko kemena eta ausardia izatera pasa ziren. Honela, Kristoren agindua jarraituz, jende guztiei Berri Ona helarazi zioten.
Mendekoteko Festaburua une aproposa da guztiok bihotzak eraldatzen dituen Maitasun-Pertsona honen Dohaia eskatzeko.
Zatoz, bai, Gogo Guren
eta bidal zerutik
Zure argi izpia.
Zatoz, gaixoen aita,
zatoz, dohain emaile,
zatoz, bihotzen argi.